Gogoratu 2021an lizentzia nazionalak digitalak izango direla, Autonomikoak berriz, fisikoki jasoko dira.
ARSUAGA BIZIKLETA denda izango da lizentzia Autonomikoak jasotzeko puntua.
Recordaros que las licencias Nacionales en 2021 van ser digitales, exceptuando las licencias Autonómicas que sí seguirán siendo físicas.
Las licencias Autonomicas se recojeran en ARSUAGA BIZIKLETAK.
MEDAILA SORTA LORTUTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK
Tafallako belodromoan jarri ziren jokoan pasaden astean zehar Espainiako pistako txapelketak. Oriako txirrindulari eskolako neska mutilak izan ziren bertan eta medaila sorta lortuta bueltatu ziren Nafarroatik. Junior mailan Limousingo mailotarekin scrach proban Arkaitz Garmendiak brontzea lortu zuen, aurretik bakarkako jazarpenean bere denbora pertsonala hobetu eta gogotsu ekin zion scrachari lasterketa bikaina eginez.Euskadiko selekzioarekin Limousin-ZU_K ko Kattalin Iriondok taldekako abiaduran zilarra eskuratu zuen. Kadete gizonezkoetan Euskadiko selekzioarekin Limousingo Eneko Arocena eta Urko Vidalek taldekako abiaduran finalean denborarik hoberena egin eta urrea lortu zuten, horrez gain, taldekako jazarpenean brontzea eskuratu zuten. Kadete emakumezkoetan Limousin-ZU_K ko Naroa Olanok eta Amaia Astarloak taldekako jazarpenean brontzea lortu zuten Euskadirentzat. Emaitza bikain hauei gehitu behar dizkiegu pistako denboraldian zehar Portugalgo nazioarteko probetan ,Pistako ligan, Pistako Kopan eta Omniun txapelketetan lortutakoak.
LASTERKETETAKO ARGAZKIAK SARE SOZIALETAN ARGITARATZEN DITUGU.
JARRAI GAITZAZU!
PUBLICAMOS LAS FOTOS DE LAS CARRERAS EN LAS REDES SOCIALES.
¡SIGUENOS!
dom
27
sep
2020
MEDAILA SORTA LORTUTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK
Tafallako belodromoan jarri ziren jokoan pasaden astean zehar Espainiako pistako txapelketak. Oriako txirrindulari eskolako neska mutilak izan ziren bertan eta medaila sorta lortuta bueltatu ziren Nafarroatik. Junior mailan Limousingo mailotarekin scrach proban Arkaitz Garmendiak brontzea lortu zuen, aurretik bakarkako jazarpenean bere denbora pertsonala hobetu eta gogotsu ekin zion scrachari lasterketa bikaina eginez.Euskadiko selekzioarekin Limousin-ZU_K ko Kattalin Iriondok taldekako abiaduran zilarra eskuratu zuen. Kadete gizonezkoetan Euskadiko selekzioarekin Limousingo Eneko Arocena eta Urko Vidalek taldekako abiaduran finalean denborarik hoberena egin eta urrea lortu zuten, horrez gain, taldekako jazarpenean brontzea eskuratu zuten. Kadete emakumezkoetan Limousin-ZU_K ko Naroa Olanok eta Amaia Astarloak taldekako jazarpenean brontzea lortu zuten Euskadirentzat. Emaitza bikain hauei gehitu behar dizkiegu pistako denboraldian zehar Portugalgo nazioarteko probetan ,Pistako ligan, Pistako Kopan eta Omniun txapelketetan lortutakoak.
jue
24
sep
2020
ARKAITZ GARMENDIAK BRONTZESKO DOMINA TAFALLAN
Aste honetan jokatzen ari dira Espainiako Pistako Txapelketetak Tafallako belodromoan.
Atzokoan LIMOUSIN ORIAKOko koloreak defendatuz parte hartu zuen Arkaitz Garmendia Berastegiarrak, goizean jazarpen proban 9 garren sailkatuz eta arratsaldean scrach proban brontzezko domina bereganatu zuen. Adoretsu jokatuz probaren zati garrantsitsuenetan eta emaitza ezin hobea lortuz. Proba erdiraldea hiruko batek ihes egin ondoren, Arkaitz tropeletik irten eta laukote bat osatzea lortu zuten, atzetik Balearetako eta Valentziako selekzioko ordezkariek lan egin behar izan zuten laukotea irensteko. Hamasei itzuliren faltan, Carrascosa Estremadurako ordezkariak ihes egin eta tropelean urduritasuna ezarri zuen , azken lau itzuliren faltan Torrent Cataluniarrak eta Arkaitzek tropeletik aurreratu eta podiumneko mailak osatu zituzten. Sasoi betean iritxi da Iraileko probetara, duela aste parebat Lierniako errepideko proba irabazi eta krono igoera bikain bat bete ondoren segundu batengaitik bigarren sailkatu zen bi proben arteko sailkapen orokorrean.
LIMOUSIN ORIAKO taldeko hainbat txirrindulari izango ditugu egun hauetan pistako Espainiako txapelketetan Euskadiko koloreak defendatuz. Junior mailan Kattalin Iriondo eta kadete mailan Naroa Olano, Amaia Astarloa, Eneko Arocena eta Urko Vidal.
dom
08
mar
2020
Beasainen izan dira Kadete mutilak eta Junior neskak, Atxondon Kadete neskak larunbat honetan.
Oso maila txukunean aritu dira guztiak, lehen zirkuitoz kampoko lasterketa izanik askorentzat. Atxondon neska kadeteak lasterketa ezbehariik gabe amaitu dute . Beasainen berriz erorketak, matxurak eta ezbeharrak izan dituzte. Ala ere txirrindularien lan bikainari esker bigarren postuan sailkatu da Eneko Arocena, laugarrenean Yon Mikel Artola eta zortzigarrenean Urko Vidal, modu honetan taldekako garaipena ezkuratuz.
Helmugaratzeko sprinta nagusia pasa ondoren lurrera jauzi dira Eneko eta Yon Mikel bide erdian topatu dituzten argazkilari multzotik, bat aurrean eraman ondoren. Ondorioz lepauztail inguruan du min Yon MIkelek. Lasterketan izandako beste erorketa baten ondoren Zumarragako ospitalera erman dute Ibai Irisarri, baina zorionez ez du autsirik eta kolpearen minak ditu sahietsean.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83