vie

28

jun

2013

Gipuzkoako itzuli arrakastatsua

Hurrengo bideoan, aurreko asteburuko lasterketen laburpen bat egin dute 28 kanalekoek.

Eta hurrengo loturetan lasterketa horietako argazki gehiago ikusi daitezke:

 

Gipuzkoako Itzulia, Andoaingo etapa (Ohiana Zurdo).

Gipuzkoako Itzulia, Andoaingo etapa (Aitor Amutxastegi).

Gipuzkoako Itzulia, Segurako etapa (Aitor Amutxastegi).

Araia, lehen urteko kadeteak (Ohiana Zurdo).

Agurain, bigarren urteko kadeteak (Jon Lizarralde).

 

Bestalde, Facebook-en, Gipuzkoako itzuliko eta Tolosako Nesken Sari Nagusiko argazki gehiago elkarbanatu ditugu.

 

Azkenik, sailkapen guztiak, dagokion ATALEAN.

0 comentarios

mar

18

jun

2013

San Joanetako emakumeen lasterketa aurkeztu dute

0 comentarios

mar

18

jun

2013

Eskolartekoek amaitu dute denboraldia

ARGAZKIAK

 

Aitor Amutxastegik eskolartekoei Zaldibian ateratako ARGAZKIAK.

Ohiana Zurdok, Oñatin kadeteei ateratako ARGAZKIAK.

Bestalde, Facebooken, maila ezberdinetako argazki gehiago elkarbanatu ditugu.

 

... eta beti bezala, asteburuko sailkapenak, dagokion ATALEAN.

0 comentarios

vie

14

jun

2013

Ane Iriarte, Gipuzkoako erlojupeko txapeldun berria

Joan den asteazkenean, Aizarnazabalen jokatu zen Gipuzkoako erlojupeko txapelketan, Ane Iriarte izan genuen garaile junior mailan. Mutiletan berriz, Jon Irisarri podiora igo zen, hirugarren izan baitzen. Hona HEMEN sailkapen osoa eta Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK.

0 comentarios

mar

11

jun

2013

Asteburuko lasterketen berri 28 kanalaren eskutik

Eta hona hemen, azken asteburuko lasterketetako argazkiak:

 

Alebin eta Infantilak, Asteasun; Aitor Amutxastegi eta Oriako txirrindulari eskola

Lehen urteko kadeteak, Bergaran; Ohiana Zurdo

Bigarren urteko kadeteak, Villatuertan; Jon Lizarribar

Juniorrak Anoetan; Ohiana ZurdoAitor Amutxastegi eta www.gtxe.org

 

Bestalde, maila guztietako sailkapenak, HEMEN.

 

0 comentarios

mar

04

jun

2013

Jon Madariaga eta Ane Iriarte garaile

Asteburu honetan ere, lasterketa ugari izan da maila ezberdinetako txirrindularientzat. Gazteenak, Anoetan, herriko festak zirela eta, hona hemen SAILKAPENAK eta ARGAZKIAK.

 

Kadeteak Urretxun aritu ziren, SAILKAPENA eta argazkiak, Ohiana Zurdok ateratakoak alde batetik, eta Jon Lizarribarrenak bestetik.

 

Nesken lasterketa, Sopelan izan zen eta Lierni Lekuonak hirugarren postua lortu zuen, junior mailan. SAILKAPENA eta Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediak lasterketa honetan ateratako argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

Bestetik, Anoetako belodromoan, Euskadiko Pistako txapelketak jokatu ziren. Ane Iriarte txapeldun izan zen junior mailan, eta Maddi Amondarain berriz, bigarren kadete mailan.

 

Azkenik, junior mailan, Jon Madariagak irabazi zuen Eibarko lasrteketa, hona hemen bere kronika:

 

Aste honetako igande goizean Eibarren izan genuen lasterketa. Oraingoz, denboraldian izan ditugunen artean, 2. luzeena: 101km zituen eta 3 mendate puntuagarri . Amaiera Unbe gainean izan zuen, lasterketako hiru mendateetako azkena ,malda gogorrez osatua; 1,5km besterik ez zuen arren, zati batean %12ko desnibela zuen eta gainerakoan %10koaren ingurukoa izango zelakoan nago. Niri amaiera ederra iruditu zitzaidan  lasterketari azken ikutua emateko.

 

Herriko plazan izan zen irteera txirrindulariontzat, Eibarko lasterketa guztietan bezala, urteroko usadioa jarraituz. Arrasateruntz joan ginan lehendabizi eta 7,5km egin bezain laster eguneko lehen ihesaldia sortu zen. Guk, Xabier San Sebastian, Mattin Salbarredi, Jon Irisarri, Andoni Mateos eta Xabier Contreras sartu genituen bertan ( Mikel eta ni pelotoiean geratu giñen kontrol lanetan). Baina, Arrasatera gerturatu ahala, ihesaldian zegoen mailak eragindako hanketako minak agertu ziren (Mattin geratu egin zen ). Hori ikustean, pelotoiko bi taldetako txirrindulari batzuk etapa garaipena urruntzen ikusi zuten eta, erritmo gogorra ezarriz, tiraka jarri ziren, pelotoia luze luze jarriz. Andoaingo eta Irunes txirrindulari elkartekoak izan ziren. Bi taldeen lan eskergagaitik, ihesaldikoak Soraluzeko ¨repetxoan¨ bertan izan genituen arren, hauek etsitzeko asmotan ez zeudela erakutsi zuten, segituan bizkortu baizuten erritmoa, berriro tartea ateraz pelotoiari. Horren ondorioz beste bi taldekide geratu zitzaizkigun atzera: Andoni eta Xabi C. .

 

Elkorrieta, lasterketako lehen mendatera iristeaz batera agertu ziren pelotoiean izkutuan zihoazen faborito nagusi batzuk, eta erasoari ekin zioten: Alex Aranburuk jo eta ahal bezain azkar hura harrapatzeko asmoz jo nuen nik ere mendate erdialdean. Lasterketa buruarekin bat egin genuen. Xabierrek bertan nintzela ikusi zuenean, seguru ginelakoan, aurrera jo zuen Mikel Irizar eta Alex Aranbururekin batera. Ni, atzerago, Julen Irizarrekin geratu nintzen. Gainean, Mikel Matxinea beste hiru aurkarirekin batera agertu zen eta seirok batera aurrera egin genuen. San Sebastianen taldea atzeman genuen eta berehala sartu ziren atzera geratu ziren gehienak ere, pelotoia osatuz berriro.

 

 

Kalbariora gerturatzen ari ginan eta taldeak erabaki bat hartu behar zuen: Xabier, Mikel edo Jonentzat tiraka jartzea hala nik aurrera jotzea. Xabier berak zuzendu zidan agindua jotzeko esanez, eta halaxe egin nuen Kalbario azpian malda tentetu bezain laster.

 

 

Orduan sortu zen eguneko ihesaldi erabakigarria. Mendatea gogorra egiten den arren, eta lasterketa asko geratzen bazen ere,  beldurrik gabe aurrera egin nuen, instant bakar batean ere atzera begiratu gabe, ez nor nuen erruedan jakiteko, ezta harrapatu ote ninduten jakiteko. Bakarrik nengoela ohartu bezain laster atzera begiratu eta Caja Rural taldeko Xabi Jauregi bertan zela ikusi nuen. Maldan behera itxarotea pentsatu nuen, horrela jeitsieretako arriskuak saiestuz.

 

Elgoibarko sarreran, Kalbarion gora aurreratu eta atzean utzi genituen bi txirrindulariak ere gurekin bat egin zuten eta, pelotoiean taldekideak egin zuten lan handiari esker, ihesaldia aurrera atera zen.
 
Pelotiarekiko minutu bateko tarteaz iritsi ginen Eibarrera, eta berdin Unbeko mendate hasierara. Kalbarion emaitza ona eman zidan taktika erabiltzea pentsatu nuen eta nik ezarri nuen erritmoa mendate azpi-azpitik, aurkariak banaka banaka atzean utziz , bakarrik ikusi nintzen arte. Garaile ikusi nintzen momentuan oraindik gogotsuago eragin nien pedalei eta garaipena neurea izan zen. Taldekideen lan handiari esker lortu nuen garaipena (Xabier San Sebastian, Jon Irisarri, Mikel Matxinea, Andoni Mateos, Xabi Contreras eta  Mattin Salbarredi). Mendiko saria ere lortu nuen azken bi mendateetako postuei esker. Lasterketako sailkapena uzten dizuet HEMEN.
(Argazkia: Jokin Aranburu)

 

0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83