lun

27

may

2013

Maila guztietan podioan!

Benetan miresgarria da aurtengo denboraldian Junior mailako mutilak egiten ari direna. Igandean, Elgoibarren, podioko hiru postuak bete zituzten, eta noski, ondorioz, taldekako garaipena ere eskuratu zuten. Hona hemen, irabazleak, Jon Irisarrik, kontatu diguna:

 

"Gaur Elgoibarren izan dugu karrera, aspaldiko partez eguraldi onarekin. 90 kilometro eta 14 kilometro faltan Kalbario igontzen genuelarik.

 

Karrera oso azkar joan da eta kilometro gutxiren barruan eguneko ihesaldia sortu da, bertan ni neu, Xabier San Sebastian eta Xabier Contreras sartu gara, ondoren Jon Madariaga sartu da eta kilometro gutxira Mikel Matxinea eta Andoni ere gurekin elkartu dira. Ondoren txirrindulari asko geudenez taldean desadostasunak sortu dira eta beste ihesaldi txikiago bat sortu da, bertan Mikel, ni eta Jon Madariaga sartu garelarik eta geroago Contreras eta San Sebastian ere  bat egin dute gurekin Kalbarioren atarian.

 

Kalbarion sakabanaketa handia egin da eta Mikel aurrera joan da (Caja Ruralgo Eriko Mujika) eta (Fullgasko Mikel Irizarrekin), eta ez oso urrun ni eta San Sebastian gindoazen, Jon Madariaga kalambreekin atzean geratu eta gero, orduan Kalbario jeitsi ondoren aurrekoekin bat egitea lortu dugu San Sebastianek eta nik, eta orduan nik erasoa jo eta bakarrik iristea lortu dut.

 

Bestalde Talde osoaren lan ona azpimarratu nahi dut Xabier San Sebastian 2. eta Mikel Matxineak 3. egin duelarik. Azkenik taldeka irabaztea lortu dugu eta nahiz eta merezi bezalako postua lortu ez, Xabier Contrerasek ere oso karrera ona egin du, baita eskapada hartzea lortu ez duen Mattinek ere azkenaldian muskuloekin ez baidabil oso ondo eta Andoni Mateosek ere azken ihesaldia ez du hartu baina karrera ona egin du.

 

Ahaztu gabe zortea opadiot Xabier San Sebastiani, karrera bukatu bezain laster Belgikara joan baita bertan Omega-Pharmarekin proba batzuk egitera." Elgoibarreko SAILKAPENA.

 

Bestetik, larunbatean Lazkaon, kadeteek Gipuzkoako txapelketak izan zituzten. Aitor Zurdok hirugarren postua eskuratu zuen. Badu bere meritua, oraindik lehen urtekoa baita. Ane Iriarte berriz, lehen neska izan zen lasterketa honetan. Lazkaoko Sailkapenak, Oihana Zurdok ateratako ARGAZKIAK eta Jon Lizarribarrenak.

 

Azkenik, Infantilak eta Alebinak Euskadiko txapelketak jokatu zituzten Elorrion. Unai Iribar, laugarren izan zen lineako proban eta Arantxa Garikano hirugarren, ginkanan. Hona hemen SAILKAPENAK. Facebook-en Iñaki Gonzalez de Herediak Elorrion ateratako argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

 

0 comentarios

vie

24

may

2013

Xabier San Sebastian Belgikara

Oriako-Limousin taldeko Xabier San Sebastian Juniorra, Omega-Pharma taldeak, Belgikan antolatzen duen "Training talent camp"-era gonbidatu dute.

0 comentarios

lun

20

may

2013

Arantxa Garikano Gipuzkoako txapeldun .... berriro!

Joan den larunbatean, arratsalde euritsu eta hotz bat etsai zutela, Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren Zumaian. Nesken infantil mailan, Arantxa Garikanok jantzi zuen txapela, iazko garaipena errepikatuz. Bere taldekide den Irati Astarloa berriz, hirugarren izan zen helmugan. Alebinetan, Naia Amondarain ere hirugarren sailkatu zen. Mutiletan berriz, Unai Iribar hirugarren pasa zen helmugako marratik. Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoko webgunean hainbat argazki eta sailkapenak topa daitezke. Aitor Amutxastegiren argazkiak berriz HEMEN.

 

Kadeteak Ataungo Aia auzoan aritu ziren. Paraje ederra, baina hauek ere eguraldia etsai. Ataungo SAILKAPENA. Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.

 

Junior mailakoak Legorretan aritu ziren. Andoni Mateosek meritu handiko laugarren postu bat lortu zuen eta berak eman dizkigu lasterketako xehetasunak: "Asteburu honetan Legorretan izan genuen laskertea. 88 kilometroko ibilbidea zuen eta Orendain eta Altzoko igoerak igotzen genituen helmugara iritsi aurretik. Eguraldiari dagokionez, euritsua eta hotza izan zen. Horrek lasterketa arriskutsua izatera bihurtzen zuen.

 

Lehenengo kilometroetan ihesaldi saiakera ugari egon ziren eta bertan taldeko guztiak parte hartu genuen. Baina eguneko ihesaldia 40.en kilometroan izan zen. Bertan taldeko bat (Andoni Mateos) sartzea lortu zuen eta hortik aurrera 10 eko taldeak aurrera jo zuen tartea ateraz. Lehenengo igoera iristean, Orendaingoa, atzetik ( Jon.I, Xabier.SS, Mikel.M eta Jon.M ) taldekideak pelotoiari aurre hartu zioten eta beraien artean tartea atera zioten pelotoiari tarteko ihesalditxoa sortuz. Amezketa bidean lehenengo ihesaldian, (Andoni M.) zihoana, txirrindulari batzuk taldetik geratu ziren eta 10kotea zena murriztu egin zen.

 

Altzoko igoeran ez zen apartekorik gertatu eta behin helmugara bidean, Alex Aranburuk (Caja Rural-eko txirrindularia) alde egin eta helmugara bakarrik iristea lortu zuen, atzean aldiz ihesaldian geratzen ziren txirrindulariek esprina jokatu eta Andonik 4.en postua eskuratu zuen. Atzetik gainantzeko taldekideak sartu ziren, Mikel Matxineak 10.en postua eskuratuz, Jon Irisarrik 11.na, Xabierrek 28.na eta Jon Madariagak 29.na. Xabier Contreras aldiz Alegian erorketa izan zuen eta 46.en postuan sartu zen, ala ere lasterketa ona egin zuen. Mattin Salbarredik aldiz, arazo fisikoen gaitik ezin izan zuen lasterketa amaitu."

 

Legorretako SAILKAPENA.

 

Facebooken Andoni Mateosen Legorretako argazkiak ere elkarbanatu ditugu.

 

Azkenik, 28 kanalekoek prestatu diguten bideoa:

 

0 comentarios

lun

13

may

2013

Alebinak Gipuzkoako txapeldun eta infantilak txapeldunorde

Azken asteotan, Junior mailako txirrindularien emaitza onei buruz aritu gara behin eta berriz, baina beste mailatako neska-mutilak ere ez dira atzean gelditzen.

 

Taldekako Gipuzkoako Txapelketan, Laskorain Ikastolaren izenean aritu ziren alebinak, txapela buruan jartzeko aukera izan zuten. Talde mistoan aritu zirenak ere, bikain aritu ziren, bigarren denbora hoberena eskuratu baitzuten. Infantilak berriz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten, txapeldunekiko segundu bakarreko aldea izan bazuten ere.

 

Kadeteek, Zumaian lasterketa bikaina burutu zuten, Asier Arozena eta Andoni Urbieta ihesaldian sartu ziren, helmugan bigarren eta bosgarren postuak eskuratuz. Atzetik, tropelean eginiko talde lanari esker, taldekako sailkapenean gailentzea ere lortu zuten. Hona hemen lasterketako SAILKAPENA eta argazkiak; Jesus Mari Odriozolarenak, Oihana Zurdorenak eta Jon Lizarribarrenak.

 

Junior mailakoak, larunbatean Arantzazun aritu ziren, lehen hamabostetan, Oriako-Limousin taldeko bost sartuz. Igandean berriz, Mutrikun izan zuten berriro lasterketa. Hona hemen, sailkapenak eta zenbait argazki; Arantzazukoak eta Mutrikukoak.

 

Azkenik, taldeko neskak, Iurretan jokatu zen Euskadiko txapelketetan izan ziren. Ane Iriarte hirugarren eta Lierni Lekuona laugarren, hona hemen SAILKAPENAK. Iurretako lasterketan, Iñaki Gonzalez de Herediak ateratako argazkiak Facebook-en elkarbanatu ditugu.

 

Eta asteburuaren laburpen bikaina, 28 kanaleko lagunek prestatu diguten erreportaian.

3 comentarios

mar

07

may

2013

Garaipenak eta ... erorketak

Bost lasterketetan hartu dute parte Oriako-Limousin taldeko txirrindulariak azken asteburu honetan.

 

Eskolartekoak, Seguran izan ziren eta ibilbide aldapatsu eta gogor bat izan zuten indarrak neurtzeko plaza. Hona hemen ARGAZKIAK eta SAILKAPENAK.

 

Kadeteak berriz, Atarrabian izan zuten, Gaztetxoak Txapelketako lasterketa. Tropel handia bildu zen bertan, lehen eta bigarren urtekoak, elkarrekin aritu baitziren. Hona hemen, Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK eta SAILKAPENA.

 

Juniorrak bi egunez aritu ziren, larunbatean Lazkaon eta igandean, Seguran. Hona hemen, Segurako irabazleak, Mikel Matxineak bidali digun kronika: "Gaur Seguran izan dugu lasterketa, atzo Lazkaon izan ondoren oso gogorra egin zaigu gaur berriro bizikleta hartzea baina bere alde txarra izan duen arren emaitza oso ona lortu dugula esan daiteke.

 

Lasterketaren hasierako zatian egin da eguneko ihesaldia, bertan ni (Mikel) eta Xabi sartu gara eta hainbat kilometroren ostean baita jon Madariaga ere. Ezbeharra gertatu da ordea, Jon eta Andoaingo Mikel Alonsok eroriko latza izan dute auto bat jota eta bertan bukatu da beraientzat lasterketa. Gerora Liernira hiru igoera egin behar izan ditugu, ihesaldia ez da zatitu azken igoerararte eta jeitsieran metro batzuren aldea lortu ondoren helmugaraino bakarrik iristea lortu dut, lehen garaipena izan da niretzat txirrindularitzan. Xabik asko lagundu dit gaur garaipena lortzeko eta gainera hirugarren sailkatzea lortu du. Taldekide guztien lanari esker taldekako sailkapena ere irabazi dugu.

 

Amaitzeko animoak bidali nahi dizkiot erorikoa izan duen Jon Madariagari, ez dago dudarik segituan izango dela berriz ere atzo Lazkaon erakutsi zuen mailan. Animo!"

 

Lazkaoko SAILKAPENA eta Segurako SAILKAPENA.

 

Taldeko neskak, Ozaetan zuten hitzordua. Aipagarria, Ane Iriarte eta Lierni Lekuonak lorturiko bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren. Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak elkarbanatu ditugu. Eta hemen SAILKAPENAK.

0 comentarios

vie

03

may

2013

Santakrutzak Andoainen

Urteroko legez, maiatzaren lehen egunean, Andoainen izan zuten lasterketa Oriako Txirrindulari eskolako neska-mutilak.

 

Hona hemen SAILKAPENAKARGAZKIAK(I) eta ARGAZKIAK(II).

 

Larunbatean Seguran.

0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83