lun

31

mar

2014

Maddi Amondarain garaile Balmasedan

Asteburu mugitua izan dute neskek; larunbatean Zallan izan zuten lasterketa eta igandean berriz, Balmasedan. Argazkian ikusi daitekeen moduan, Maddi Amondarain dugu, Euskaldun txapelketako lider berria, Balmasedan garaipena lortu ostean. Irati Astarloak ere lasterketa bikaina burutu zuen eta tropel nagusian amaitzea lortu zuen.

 

Juniorrak berriz, Uzarragako XL. igoera jokatu zuten, Oriako-Limousin taldeko Xabier Contreras hirugarren sailkatu zen, aurretik eginiko talde lanari esker. Hemen, Ohiana Zurdok, Antzuolan ateratako ARGAZKIAK.

 

Kadeteek, Elgoibarren zuten hitzordua. Luis Mari Garikanok, eguneko ihesaldian sartzeko trebezia izan zuen eta bost txirrindulariz osaturiko taldetxoa iritsi zen helmugara. Luis Mari laugarren izan zen helmuga marraren gainean. Nabarmentzekoa, taldekako sailkapenean Oriako-Limousin gailendu zela. Hemen dituzue, Ohiana Zurdok, Elgoibarren ateratako ARGAZKIAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Azkenik, eskolako txikienak Andoaingo kaleetan aritu ziren itzuliak emanez. Lasterketa politak ikusteko parada izan zen. Hona hemen, Andoaingo Aitor Amutxastegik ateratako ARGAZKIAK.

 

Lasterketa guzti hauen sailkapenak, dagokion ATALEAN daude eskuragarri.

4 comentarios

lun

17

mar

2014

Denboraldiko lehen garaipena

Iritsi da denboraldiko lehen garaipena. Aitor Zurdo izan zen nagusi Eibarren. Garaipen honen berri eta asteburuko gainentzeko lasterketen xehetasunak, 28 kanalak prestatu duen ondorengo bideoan:

 

 

Ohiana Zurdok ere, lasterketako ARGAZKIAK elkarbanatu ditu.

 

 

Eta sailkapenak berriz, dagokion ATALEAN.

0 comentarios

mar

11

mar

2014

Maila guztietako txirrindulariak martxan!

Oraingoan hasi da denboraldia maila guztietako txirrindularientzat. Alebin eta Infantilak Beasainen hasi zuten denboraldia, hona hemen zenbait ARGAZKI.

 

Kadeteek, Azpeitian zuten hitzordua. Azken sprint estu baten ondoren, Aitor Zurdok, ongi merezitako bigarren postua lortu zuen, aurretik kilometro asko bakarrik ihes eginda ibili baitzen. Azpimarratu. bestalde, Oriako-Limousin izan zela garaile taldekako sailkapenean. Hona hemen, Ohiana Zurdok bidali dizkigun ARGAZKIAK, eta SAILKAPENA.

 

Bestetik, Junior mailakoak, Errenterian jokatu zuten lasterketa. Ez zen egun erraza izan Oriako-Limousin taldekoentzat, hainbat eroriko pairatu izan zituzten eta. Hala ere, Andoni Urbieta eta Aitor Irazu, aurreko taldean sailkatu ziren. Hemen, SAILKAPENA.

 

Azkenik, Txirrindulariak webgunean argitara emandako bi bideo elkarbanatuko ditugu:

 


0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83