jue

26

abr

2012

Ataungo argazkiak

Ainhoa Irazustak Ataungo ARGAZKIAK bidali dizkigu. Mila esker!

0 comentarios

jue

26

abr

2012

Benjaminak-Alebinak-Infantilak Ataun 2012.04.21

0 comentarios

mar

24

abr

2012

Maila handiko txirrindularitza joan den asteburuan

Joan den larunbatean, Oriako-Limousin taldeko gaztetxoenak Ataunen aritu ziren pedalkadaka. Euriak ere atsedena hartu zuela aprobetxatuz, lasterketa politak ikusteko aukera izan genuen hiru mailetan. Hona HEMEN Ataungo Sailkapenak eta ARGAZKI bakar batzuk. (Aste honetan argazki gutxi ditugu!!)

 

Kadeteak, Zarautz aldera jo zuten. Bertan, Aitor Irazuk zazpigarren postua lortu zuen 53km.-ko lasterketa burtutu ostean. HEMEN Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Jubenilak berriz, hitzordu garrantzitsua zuten Aian, XVIII. Gipuzkoako Klasika. Oso ibilbide gogorreko lasterketa izan zen, zenbakiak adierazgarriak; 187 txirrindularik eman zuten izena eta horietatik 44 sailkatu ziren. Gainentzekoak, lasterketa utzi edo kontrolez kanpo iritsi ziren helmugara. Gai honen inguruan eztabaida interesgarria abiatu du Arritxu Iribarrek facebook-en.

 

Hona hemen, Aitor Andres, Oriako-Limousin taldeko kirol-zuzendariak bidali digun kronika;

 

"Gipuzkoako Klasika


Igande honetan Aia egin den Gipuzkoako klasikan egon gara. Guk, 5 txirrindularikin hartu dugu parte (Jon Irisarri, Andoni Mateos, Mikel Matxinea, Beñat Salbarredi eta Xabier San Sebastian). Jon Madariagak lesionatuta jarraitzen du eta Unai Mateos gaixo zegoen. 

 

Maila handiko lasterketa bat izan da non 187 txirrindularik hartu dute parte, horien artean, Komunitate Autonomietako 15 selekziok.

 

Karrerak bi zati izan zituen, lehendabizikoa laua eta bigarrena, Aiara 3 aldiz igotzen zena, horietatik azkena, helmuga. Aia lehen aldiz igo aurretik Jon Irisarrik lehenengo tartekako helmugan hirugarren pasatzea lortu zuen puntu bat eskuratuz. Honen ondoren, erorketa bat egon zen pelotoiaren aurrekalden eta bertan, Xabi erori zen. Besteak ez ziren erori baino erorketa honen erruz Xabiz gain, Andoni, Beñat ta Mikel moztuta geratu ziren. Jon izan zen aurrekaldean jarraitu zuen bakarra, baino behin Aia igota, katea atera zitzaion eta gelditu beharra izan zuen hau ondo jartzera eta hobenekin joateko aukera guztiak galdu zituen, hurrungo talde batean bukatuz proba. Beñatek atzetik aurrera egin zuen etapa eta talde hau harrapatzea lortu zuen azken igoeran. Aipatzekoa ere Andonik lasterketa bukatzea lortu zuela.

 

Besteei dagokienez, Aiako bigarren igoeran 4 txirrindulari aurreratu ziren eta gero, jeitsieran, beste bat erantsi zitzaien boskote bat osatuz: Miguel Aguilera, Cristian Rodríguez eta José María Rodríguez andaluziarrak, David Casillas madrildarra eta Oscar González (Castilla la Mancha). Azkeneko igoeran Madrildarra nagusitu zen, Oscar Gonzálezek bigarren postua eskuratuz eta Miguel Aguilerak hirugarrena. Taldeka Andaluziak irabazi zuen, tartekako helmugak Oscar Gonzalezek eta mentiko saria David Casillak.

 

Eta hurruna Legorretan…"

 

Jon Lizarribarren ARGAZKIAK

 

Andoni Mateosen ARGAZKIAK 

 

DV: "La Gipuzkoa Klasika descubre el porvenir de David Casillas"

 

 

0 comentarios

lun

16

abr

2012

Asteburu euritsu eta gogorra

Ez da asteburu erraza izan gure txirrindularientzat. Euria eta hotza ez dira lagunik hoberenak errepidean aritzeko. Edozein modutan, ez zen inor etxean gelditu horregatik.

 

Gazteenak Billabonan izan zuten hitzordua. Errepide bustiak eskatzen duen zuhurtziarekin aritu zirenez, ez zen erorketa larririk suertatu. Hemen, Amaia Etxedona eta Ainhoa Irazustaren ARGAZKIAK.

 

Kadeteak berriz, bereiztu egin ziren, izan ere, lehen urtekoak Elorrion aritu ziren. Asier Arozena eta Andoni Urbietak tropel nagusian sartzea lortu zuren, 47km. lasterketa burutu ondoren. Hona hemen, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK. Bigarren urtekoak berriz Eibarren izan ziren.

 

Azkenik, jubenilak, Elgoibarren izan zuten asteroko lehia. Jon Irisarri, zortzigarren sailkatu zen, eta Beñat Salbarredi 32. postuan. Azpimarratzekoa, 92 km.-ko lasterketan, ia 45km/h batazbestekoa lortu zutela egiten zuen eguraldiarekin eta bukaeran Calvarioko gaina igo zutela kontutan izanda. Hemen ARGAZKIAK.

0 comentarios

lun

16

abr

2012

Elkarrizketak 28 kanalean

0 comentarios

dom

15

abr

2012

Benjaminak-Alebinak-Infantilak Billabona 2012.04.14

0 comentarios

sáb

14

abr

2012

Gaur, El Diario Vasco-n

Pistako Espainiako txapelketako berriak gaurko El Diario Vasco-n:

 

"Zazpi domina lortu dituzte Oriako Txirrindulari eskolakoek Madrilen"

 

 

0 comentarios

vie

13

abr

2012

Oriako-Limousin, Tolosaldeko Hitzan

Gaurko Tolosaldeko Hitzan, Oriako txirrindulari eskolako Ane Iriarte, Jon Irisarri eta Xabier San Sebastianek, Madrilen jokatu diren pistako Espainiko txapelketetan izan duten parte hartzeari buruzko albistea topatu dezakezue.

 

Zazpi domina denetara, bejondeiela!

 

"Oriako Txirrindulari eskolakoek, zazpi domina Espainiakoan"

 

... eta bide batez, txapelketako argazki batzuk HEMEN.

0 comentarios

mar

10

abr

2012

Euskal Herria Torneoa Agurainen

Aitor Andresek bidali digu igandean Agurainen hasi zen Euskal Herria torneoko lasterketaren kronika, Mila esker!:

 

Hemen ARGAZKIAK eta SAILKAPENAK.

 

"Igande honetan izan da Euskal-Herri txapelketako lehenengo proba Agurainen (Araba). Bertan hiru txirrindulariekin parte hartu dugu (Andoni, Unai eta Beñat). Jon Irisarri eta Xabier Madrilen zeuden Espainiako pistako Txapelketan parte hartzen eta Jon Madariaga eta Mikel, lesionatuta daude.

 

Lasterketako hasierako kilometroetan 6 txirrindulariez osatutako eskapada bat egin da, baino Opakuako portua igotzen hasi aurretik, atzetik etorri den beste talde bat elkartu zaie, guztira, 23 txirrindulari bateratuz. Opakuako igoera 3 minutu baino gehiagoko abantaila batez hasi dute eta handik etapa bukaerara arte taldea murrizten joan da helmugara , aurretik, 6 txirrindulari iritsiz. Bertan, Aitor Morales (Zirauna-Iturribero) gailendu da. Tarteko helmugak Jon Martínez de Albeñizek (Arabarrak) eraman ditu, mendiko saria Mikel Ezkietak (Beola Motor) eta taldeka Sumofik-Igartuak irabazi du.

 

Gure txirrindulariak ezin izan dute ihesaldian sartu eta atzeragoko taldeetan joanez sufritu behar izan dituzte bai Opakuako portua, baita Santa Teodosiako igoera latza ere,  azken hau, Miguel Indurainen animoekin besteak beste."

 

 

0 comentarios

mar

10

abr

2012

Juniors Agurain 2012.04.08

0 comentarios

vie

06

abr

2012

Oriako-Limousin "El Diario Vasco"-n

Gaurko El Diario Vasco-n, Tolosaldeko edizioan, Oriako Txirrindulari Eskolari buruzko erreportaia:

 

"El Ciclismo en Tolosaldea pedalea fuerte"

 

"Mutilen artean lehian dabil"

 

"Podiumen ikusten dut nire burua"

 

"Domin bat lortu nahi dut Madrilen"

 

 

 

 

 

5 comentarios

mié

04

abr

2012

28 kanala Oriako-Limousinen jarraipena egiten

0 comentarios

mar

03

abr

2012

Asteburu oparoa

Joan den larunbatean txikienak Alegin aritu ziren, emaitza ezin hobeak lortuz, maila guztietan irabazi zuten; Benjaminetan Aritz Ayerza izan zen garaile, alebinetan Iñaki Murua eta infantiletan berriz, Luis Mari Garikano lehena eta Aitor Zurdo bigarren. Nesketan, Uliana Olano garaile benjamin mailan, Arantxa Garikano alebinetan bigarren eta Irati Astarloa infantiletan bigarren.

 

Jubenilak Deban zuten hitzordua, hona hemen Jon Irisarrik egin digun laburpena: "Larunbat honetan Debako karrera izan genuen, 87 kilometro eta bertan hiru igoera, eskapada mordo bat izan ziren eta beraz lasterketa nahiko azkar joan zen, eskapada hauetan nabarmentzekoa izan zen Xabier San Sebastian gehienetan izan zelako eta beste taldekoek berriz itxura ona eman zuten, hiru igoera horietatik azkena izan zen lasterketa erabaki zuena eta bertan  Iker Azkarate Caja Ruralgo txirrindularia nabarmendu zen lasterketa irabaziz. Hortaz aparte gure taldeak  3. egin zuen taldekako sailkapenean, eta azkenik Mikel Matxinearen erorketa azpimarratu nahi dut azken portua jeisten erori baitzen eta zorionez ez zen oso larria izan erorketa."

 

Kadeteak berriz Elgoibarren aritu ziren. Hemen dituzue, asteburuko sailkapenak eta argazkiak.

 

Datozen egunetan, argazki gehiago eta bideoren bat gehituko ditugu. Adi egon!

0 comentarios

lun

02

abr

2012

Juniors Deba 2012.03.31

0 comentarios

lun

02

abr

2012

Kadeteak Elgoibar 2012.03.31

Andoingo Txirrindulari Eskolak utzitako argazkiak:

Leer más 0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83