Joan den larunbatean Uzarragako XXXVIII igoera izan zen Antzuolan. Hemen duzuen Andoni Mateosek bidali digun kronika. Eskerrik asko Andoni!
"Nabarmentzekoa da taldeka lortutako 2.en postua, eta Mikel Matxineak lortutako 2. Postua ere. Azpimarratzekoa da Beñat Salbarredik lortutako 6.en postua ere.
Taldeko bi txirrindularik hasierako eskapada hartzea lortu genuen, Andoni Mateos eta Jon Irisarrik, baina zoritxarrez eskapada hori harrapatua izan zen eta bukaeran beste bat sortu zen, bertan Beñat S. eta Mikel M. sartu ziren eta helmugara eskapatuta iristea lortu zuten."
Eskuragarri daude dagoeneko joan den larunbateko lasterketen sailkapen eta argazkiak.
Ondorengo bideoan, 28 kanaleko Amaia Etxedonak, asteburuko lasterketeen laburbilduma egiten digu.
Joan den martxoaren 3an, Oriako-Limousin taldeko Jon Irisarrik pistako Euskadiko txapelkera eskuratu zuen Anoetako belodromoan, zorionak Jon!
Ainhoa Irazustaren argazkiak, Eskerrik asko!
Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako argazkiak. Mila esker!
Argazki eta bideoen atala eguneratu dugu eta material berria aurkitu daiteke bertan. Eskerrak eman nahi dizkiegu ondorengo lagunei beraien argazki eta bideoak uzteagatik; Aitor Amutxastegi, Jon Lizarribar, Amaia Etxedona, Ainhoa Irazusta eta Andoni Mateos.
Joan den larunbatean Oriako-Limousin taldeko gaztetoxenak Ormaiztegin zuten hitzordua. Eguraldia lagun, ibilbide azkar batean erabaki ziren maila ezberdinetako lasterketak.
Datorren astean Andoainen.
Argazkia: Aitor Amutxastegirena da, mila esker!
Benjaminetan hau izan zen sailkapena:
MUTILAK
1º- Aitor TEJEDOR - LIMOUSIN ORIAKO
2º- Aritz AYERZA - LIMOUSIN ORIAKO
3º- Joanes TELLERIA - IKOLAN
4º- Jon IZAGIRRE - LIMOUSIN ORIAKO
5º- Iker IRIBAR - LIMOUSIN ORIAKO
6º- Manex BENGOA - LIMOUSIN ORIAKO
8º- Aimar TOLOSA - LIMOUSIN ORIAKO
NESKAK
1ª- Maddi RODRIGUEZ - ANDOAINGO TX.
E.
2ª- Uliana OLANO - LIMOUSIN ORIAKO
Alebin eta Infantiletako sailkapena: HEMEN
Amaiak bideoa ere prestatu digu, mila esker!
Oriako-Limousin taldeko guraso eta ingurukoentzat erropa eskaera bat egingo da datozen egunetan. Eskuragarri egongo dira, maillot eta kuloteak, luze eta motzak.
Interesatuak jarri daitezela harremanetan eskolarekin, neurriak eta kopuruak zehazteko.
Joan den larunbatean hasi zen 2012ko denboraldia eskolako txikienentzat Besainen. Aurtengoan lasterketa herrigunean burutu zenez, jende asko hurbildu zen txirrindulari gazteak ikustera.
Argazkian ikusten den moduan, Oriako-Limousin taldeko neska-mutilak hasi dira dagoeneko denboraldiko lehen garaikurrak eskuratzen. Sailkapenak, HEMEN.
Horrela jarraitu dezatela!