vie
29
jun
2012
Jokatu berri den XXIII. Gipuzkoako itzuliko kronika bidali digu Aitor Andresek, junior mailako Oriako-Limousin taldeko kirol-zuzendariak;
Itzulia oso ongi hasi zen guretzako, Zumarragako prologoan 4 taldekide sartu bait genituen lehenengo 20 postuetan, hoberena Jon Madariaga izanik 6. postuan. Ondorengo etapa Olaberrian izan zen eta bertan tarteko helmugen mailota eskuratzea lortu genuen Jon Irisarrirekin eta hiru taldekide (Jon Madariaga, Mikel Matxinea eta Xabier San Sebastian) talde nagusian sartu ziren. Bigarren etapa Andoainen izan zen. Bertan, lasterketa mugitzen saiatu ginen, baino jende gehiegi zegoen karrera kontrolatzen eta ezin izan zen ihesaldirik sortu. Hala ere, lehen aipatutako hirurak, talde nagusian helmugaratu ziren berriro ere eta sailkapen nagusian lehenengo hamarretan kokatu ziren. Etapa honetan tarteko helmugen mailota galdu genuen. Azkenenko etapa Seguran izan zen. Bertan, lehenego kilometroetan talde lana egin genuen tarteko helmugen sailkapenari begira eta Andoni Mateos, Unai Mateos eta Beñat Salbarrediren lanari Jon Irisarrik amaiera itzela eman zion aipatutako sailkapena irabaziz. Mikel Matxineak, Jon Madariagak eta Xabier San Sebastianek ezin izan zuten etapa honetan lehenengoen erritmoa jarraitu, baino hala ere, ahal zuten guztia eman zuten denbora gehiegi ez galtzeko eta horrela, hirurak, lehenengo 15etan bukatzea lortu zuten itzulia eta taldeka 3. postua eskuratu genuen.
Hemendik zorionak eman nahi dizkiet zazpi txirrindulariei egindako lanagatik eta eskerrak eman nahi dizkiet animatu eta esku bat bota zigun jende guztiari!
mar
26
jun
2012
Joan den larunbatean, lehen urteko kadeteek emaitza ederrak ekarri zizkiguten Agurain aldetik. Bertan jokatu zen Gaztetxoen sarirako puntuagarria zen lasterketa. Oriako-Limousin taldeko hiru ordezkariak lehen postuetan sailkatu ziren; Aitor Irazu (3º), Asier Arozena (14º) eta Andoni Urbieta (18º), taldekako garaipena eskuratuz. Aitor Irazuk esan digunez, bero handia izan zuten lasterketan zehar; "haseratik lagun bakarreko ihesaldi bat egon zen eta tropela asko lasaitu zen, hala ere, bi malda puntuagarri zeuden eta honek lasterketa asko bizitu arazi zuen". Dirudienez, azken sprinta oso parekatua izan zen eta argazkien bidez erbaki behar izan zen sailkapena. Zorionak denei!. Hemen Aitorrek bidali dizkigun ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta SAILKAPENA.
Bestalde, bigarren urteko kadeteak, Araian izan ziren igandean. Hau ere, Gaztetxoen sarirako puntuagarria zen eta Oriako-Limousin taldeko bi ordezkariak, Mattin Salbarredi eta Xabier Contrerasek tropel nagusian bukatu zuten lasterketa. Hona hemen SAILKAPENA.
mié
20
jun
2012
Joan den igandean Billabona-Zizurkilen jokatu zen emakumeen lasterketa aitzakitzat harturik, emakumeen txirrindularitzari buruzko saio berezi eta interesgarri bat prestatu dute 28 kanaleko lagunek. Bertan, beste batzuren artean, Oriako-Limousin taldeko Ane Iriarte azaltzen da.
mar
19
jun
2012
Aurreko asteburuan kadete mailako Euskadiko txapelketak jokatu dira Bizkaia aldean, lehen urtekoak, Urdulizen eta bigarren urtekoak berriz, Barrikan. Euskadiko txapelketak ez dira batere samurrak izaten eta Xabier Contrerasek meritu handiko hirugarren postu bat lortu zuen joan den igandean Barrikan. Hona hemen SAILKAPEN osoa. Iñaki Gonzalez de Herediak Facebokeera igo dituen ARGAZKIAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako ARGAZKIAK.
Barrikatik gertu, Urdulizen, aritu ziren larunbatean lehen urtekoak. Aitor Irazuk kontatu dizkigu bertako gorabeherak; "Ibilbidea ez zen aproposa horrelako lasterketa bat egiteko, izan ere zati batzuetan errepidearen zabalera oso estua zen. Hortaz gain, euria izan genuenez, lasterketa oso arriskutsua suertatu zen. Irteera eman eta lau kilometrotara, erorketa handi bat izan zen eta tropel erdia zen bertan, hortik aurrera lasterketa erabat puskatua gelditu zen eta urduritasuna zen nagusi. Ni neu, hiru aldiz erori nintzen!". Ea ba hurrengo batean zorte hobea izaten duten!. Hemen SAILKAPEN osoa eta Jon Lizarribarrek ateratako ARGAZKIAK.
Junior mailakoak berriz Zarautzen zuten hitzordua, azpimarratzekoa, Jon Irisarrik tarteko helmugak potsikoratu zituela. Hemen SAILKAPENAK, Aitor Andresek bidali dizkigun ARGAZKIAK eta Juan Luis Juarezen ARGAZKIAK.
Eta azkenik, gazteenak, Larraitzen aritu ziren erlojuaren aurka. Hemen SAILKAPENAK, Aitor Amutxastegik ateratako ARGAZKIAK, eta bertako gorabeherak laburbiltzen dituen bideoa:
mar
12
jun
2012
Aurreko asteburu honetan ere batetik bestera ibili dira gure txirrindulariak lehian.
Gazteenak Asteasuko herrigunean dagoen ibilbideari itzuliak eman eta eman aritu ziren. Ibilbide honek baditu bere zailtasun teknikoak eta toki aproposa izaten da txirrindulari gazteenek beraien trebetasunak lantzeko, nahiz eta tarteka erorikoren bat edo beste ere izaten den. Hemen SAILKAPENAK, Jon Lizarribarrek ateratako ARGAZKIAK, Aitor Amutxastegik utzitako ARGAZKIAK, Ainhoa Irazustak Facebooken jarritako ARGAZKIAK eta 28 kanaleko Amaiak prestatuko BIDEOA.
Kadeteak berriz, bananduta aritu dira aurreko asteburu honetan Gaztetxoen sarirako puntuagarriak diren lasterketetan. Bigarren urtekoak Bergaran zuten lasterketa eta han ziren Oriako-Limousin taldeko Xabier Contreras eta Mattin Salbarredi. Hemen SAILKAPENAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako ARGAZKIAK.
Lehen urteko kadeteak Iruñara jo zuten. Aitor Irazuk kontatu dizkigu bertako gorabeherak; "Zalantzarik gabe, denboraldiko lasterketarik gogorrena izan zen, ibilbide zaila, gorabeheratsua eta amaieran 600 metrotako aldapa ...". Hasera batean 20 bat laguneko taldeak aurrera jo zuela esan digu Irazuk: "Talde horretan sartu ginen Oriako-Limousineko hirurak, baina aurrerago, atzetik zetozen beste taldetxo batek harrapatu egin zigun eta taldea dezente handitu zen". Azkenean bi lagun heldu ziren helmugara ihes eginda. Aitor Irazu 11. izan zen eta Andoni Urbieta 21. Asier Arozenak zulaketa izan zuen, "Lastima izan zen hau, izan ere, taldeko hirugarren bat aurrean izanda taldekako sailkapenean aukera handiak genituen" gogoratuarazi digu Irazuk. Hemen SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarrek ateratako ARGAZKIAK.
Azkenik, Junior mailakoak, Oriako Txirrindulari Eskolak urtero antolatzen duen, M.Oiartzabal eta A.Urkolaren oroimenezko XXIX. edizioa izan zuten Anoetan. Lasterketa barruan egon zen Beñat
Salbarredik eman dizkigu bertako xehetasunak: "Joan den Igandean txirrindulari juniorren proba egin genuen Anoetan, bertako festak zirela eta. Lasterketa hasieran zenbait
ikusle gerturatu ziren irteerara, gurasoak ziren gehienak, baina baziren zikloturista eta gaupasa egindako zenbait gazte ere, ikusmina zuten nonbait, ez da gutxiagorako, 82Km-ko ibilbide
gorabeheratsua baigenuen aurretik, Altzoko gaina bi aldiz eta Orendaingoa behin igoz.
Erritmo bizia ezarri zuen pelotoiak hasiera-hasieratik, eta horrek ihesaldiak sortzea zaildu zuen; halere, gure taldeko Jon Madariaga diferentzia txiki batekin iritsi zen Altzoko igoeraren
magalera, eta gaina lehen postuan igarotzea lortu zuen, bukaeran mendiko sailkapena irabazten lagunduko ziona: Zorionak Jon!!
Pelotoian berriz, bi talde sortu ziren Altzo igo ondoren, nik ez nuen aurrekoan sartzea lortu eta gogor tira behar izan genuen Legorreta bitartean.
Legorretan berriz bildu ziren bi taldeak, baina behin Orendain igotzen hasi ginenean bakoitzak ahal zuen moduan igo zuen, eta hortik aurrera etapa erabat hautsi zen.
Lasterketa Alex Aranburuk irabazi zuen, Pello Olaberria eta Julen Irizar atzetik zituela, hurrenez hurren. Bestalde, aipatzekoa Limousin taldeak eginiko lana karrera osoan zehar, eta baita
bertako Mikel Matxinea eta Jon Madariagaren postuak ere, biek lehen hamabost postuetan sartzea lortu baizuten."
Hemen SAILKAPENAK eta Juan Luis Juarezen ARGAZKIAK.
lun
04
jun
2012
Joan den larunbatean, Anoetan, herriko festak zirela eta Oriako txirrindulari eskolak antolatutako lasterketa jokatu zuten eskolako txirrindulari gazteenak. Modesto-eneko aldapa hainbat aldiz igo behar izan zutenez, lasterketa politak ikusteko parada izan zen bertan. Hona hemen, SAILKAPENAK, Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK, Ainhoa Irazustaren ARGAZKIAK eta 28 kanalak prestaturiko BIDEOA.
Kadeteak Oñatin aritu ziren. 55 km.-ko lasterketaren ondoren bi lagun iritsi ziren helmugara segundu batzuetako abantailarekin. Horietako bat, Oriako-Limousin taldeko Xabier Contreras zen eta sprint estu baten ondoren, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Taldeka ere bigarren postua lortu zuten. Hemen SAILKAPENA, Aitor Irazuk bidali dizkigun ARGAZKIAK, Andoaingo txirrindulari eskolak utzitako ARGAZKIAK eta Jon Lizarribarrek ateratako ARGAZKIAK.
Azkenik, Junior mailakoak, Eibarren aritu ziren. Jon Madariaga 8. izan zen eta Beñat Salbarredi 11. Hemen SAILKAPENAK eta Jon Madariaga berak bidali digun kronika: "Aste honetan Eibarren eduki dugu juniorrok karrera, 101km zituen eta amaiera Umben zuen. Tartean bi mendate; Elkorrieta lehenik eta Kalbario ondoren. Jon Irisarri eta Andoni Mateos egueneko ihesaldian sartu ziren. Pelotoia lasaitu zen momentuan erasoa jo nuen Elgoibarren eta ihesaldia sortu zen. Atzetik aurrerakoa egin behar izan nuen eta horretarako bi mendateak erabili nituen neure erritmoan aurrekoengana gerturatzeko. Lehenengo mendatean 1min30segundora nituen baina 2en mendatearen ondoren 40ra gerturatu nitzen, ordekan Bizkaiko batekin joan nitzen erreleboka eta Unben bertan harrapatu nituen 500metro faltan, 8en amaituz."
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83