lun

20

ago

2012

Emaitza bikainak denboraldiko azken txanpan

Oriako-Limousin taldeko juniorrak emaitza ederrak ari dira eskuratzen azken egun hauetan, hona hemen Aitor Andresen bidali dizkigun berriak:

 

Bost lasterketa izan ditugu azken aste honetan eta txirrindulariek egindako lan onaren ondorioz, emaitza oso onak lortu ditugu.

 

Pasa den ostiralean izan genuen lehena Zarautzen, gaueko kriteriuma izan zen eta bertan Jon Irisarrik puntuazioko proba irabaztea lortu zuen eta Andonik 3. postua lortu zuen eliminzaiozan. 

Larunbatean Soraluzera joan ginen. Bertan Xabier Contreras eta Ane Iriartek bere lehendabiziko lasterketan parte hartu zuten maila honetan eta taldeko postu hoberena Jon Madariagak lortu zuen 3.a geratuz. 

Asteburua bukatzeko Tafallara desplazatu ginen igandean eta bertan denboraldiko lehen etapa eskuratzea lortu genuen. Aipatzekoa etapa lortzeko modua Xabierrek eta Jon Irisarrik 40 kilometro baino gehiago egin bait zituzten biak bakarrik ihes eginda, honela, Xabierrek lehen postua eskuratu zuen eta Jonek 2. postua eta mendiko saria. 

Asteazkenenan, Azkoitian izan ginen eta hemen  Xabierrek ihesaldi luze baten ostean 2. postua eta mendiko saria eskuratu zituen. Bere atzetik Jon Irisarrik 3. postuan helmugaratzea lortu zuen eta Jon Madariagak 4.ean eta honela, taldeko sailkapena irabaztea lortu genuen. 

Azkenik,  lasterketa multzo honi amaiera emateko, Nafarrora beste behin joatea erabaki genuen ostegunean, kasu hontan Villatuertara. Bertan, nabarmentzekoa lasterketa gor batean Jon Irisarrik lorturiko 4. postua.

 

Orain, animoz beterik, Ibarrako lasterketara arte merezitako atsedenalditxo bat hartuko dugu.

 

0 comentarios

mar

07

ago

2012

Berriak Iruñako itzulitik

Hona hemen Iruña añdetik jaso ditugun berriak, Aitor Andresen eskutik:

 

Leku guztietako 37 talde eta 200 txirrindularitik gora bildu ginen Iruñako Itzulian parte hartzeko. 2 egunetan ospatzen ziren 3 etapek osatzen zuten itzulia, ostiral goizekoa banakako erlojupekoa izanik. Maila haundiko txirrindulariak etorri ziren, baina gure txirrindulari guztiak jarrera oso on bat erakutsi zuten eta horren ondorio, eskuratutako emaitzak. Nabarmentzekoa Jon Irisarrik azken etapan lorturiko 2. postua eta sailkapen orokorrean lorturiko seigarrena. Taldekako sailkapen orokorrean gainera, 6. postu oso on batean amaitzea lortu genuen.

Itzuliko garailea Castillo de Ondako Enric Mas izan zen, bigarren postua Fermasa Armilla taldeko Miguel Angel Aguilerak eskuratu zuen eta hirugarrena, Fenavin taldeko Oscar Gonzalezek.
Eta hemen SAILKAPENAK.
0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83