mar

26

mar

2013

Lasterketa ugari aurreko asteburuan

Joan den asteburu honetan, gure taldeko neska-mutilak, 6 lasterketa ezberdinetan hartu dute parte, bada zerbait!.

 

Lasterketa guztietako sailkapenak, dagoeneko eskuragarri daude SAILKAPENEN atalean.

 

Gazteenak Ormaiztegin izan zuten lasterketari buruzko kontuak, HEMEN. Ormaiztegin Aitor Amutxastegik ateratako ARGAZKIAK.

 

Beasainen, kadeteen lasterketan, Jon Lizarraldek ateratako ARGAZKIAK.

 

Juniorren kirol zuzendariak, Aitor Andresek honako kronika bidali digu: "Asteburu benetan gogorra izan dugu,  larunbatean Antzuolan egon gara eta igandean Altsasuan. Pozik egoteko asteburua izanda maila haundiko txirrindulariekin lehian egon garelako eta bi lasterketetan aurpegia eman dugulako. Taldekide guztiek bi frogak bukatzea lortu dute, ihesaldietan presentzia eduki dugu eta  gainera, postu onak eskuratzea lortu dugu. Aipatzekoak larunbatean lorturiko 2.postuak,  banakako sailkapenean Xabier Sansebastianen bidez eta taldekakoan, besteak beste,  Specialized-Fundación Alberto Contador taldearen aurretik. Gainera , igandeko esperientziak, ohituta ez gauden errepideetan moldatzeko eta funtzionamendu ezberdin bat ikasteko balio izan digu."

 

Bestetik, Facebook-en, Oriakoren denbora-lerroan(http://www.facebook.com/oriakotxe), batek eta bestek ateratako argazkiak elkarbanatu ditugu, bertan, asteburu honetako argazki asko ikusi daitezke.

0 comentarios

mar

19

mar

2013

Gaztetxoenen denboraldiaren hasiera 28 kanalean

0 comentarios

lun

18

mar

2013

Tolosa, Eibar eta Azpeitin

Horiek izan dira asteburu honetan gure txirrindulariek bisitatu dituzten herriak.

 

Gazteenak Tolosan aritu ziren herrian biraka, eta beti bezala, bizikleta festa bat bihurtu zuten larunbata arratsaldea, Andoaingo Aitor Amutxastegiren ARGAZKIETAN ikusi daitekeen moduan. Hemen berriz, SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Kadeteak berriz, Eibarren aritu ziren, eta burutu beharreko 52 km.-ak, ia 42km/h abiaduran egin zituzten, bada zerbait! Hemen Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta SAILKAPENA.

 

Azkenik, Junior mailakoak, Azpeitirantz jo zuten eta beste behin, taldeka garaipena lortu zuten. Hona hemen, Aitor Andresen kronika:

 

"Azpeitian izan genuen lasterketa larunbatean, non ia 200 txirrindulari bildu ziren. Hasieratik egon ziren eraso ugari, baina diferentziak ez ziren minutu erditik gora joan. Gure taldetik, arlo honetan, aipatzekoa  Xabier San Sebastianek eginiko kilometroko kopurua ihes eginda, nahiz eta aipatu bezala, ez zuen lortu alde haundirik tropelarekiko.

 

Etapa Mandubiako igoeran erabaki zen. Bertan, Ivan Cortina (Gijon Las Mestas) eta Julen Irizarrek (Sumofik), beraien sasoi ona erakutsi zuten eta aurrera joan ziren biak bakarrik, helmugan,  Asturiarra gailenduz. Hauen atzetik, 20 txirrindulari inguruko talde bat iritsi zen, bertan, azkarrena Jon Irisarri izanik eta modu honetan,  3. postua eskuratu zuen. Taldetxo horretan Mikel, Xabier Contreras eta Andoni ere sartu ziren eta taldeko sailkapenean gailentzea lortu genuen. Beste taldekideak hurrungo taldetxoetan iritsi ziren.

 

Hemen SAILKAPENA.

 

0 comentarios

lun

11

mar

2013

Laranja Power!!

Junior mailako txirrindulariek Errenterian lorturiko balentria ez da ahuntzaren gauerdiko eztula ... Hona hemen Aitor Andresen kronika;

 

"Karrera gogorra asteburu hontakoa Oreretan. Hainbat lekuetako 152 txirrindulari bildu dira 70km-ko ibilbidea egiteko. Nahiz eta ez izan etapa oso luzea hasieratik nabaritu da urduritasuna eta 5. kilometroan  erorketa bat egon da, tropela zatitu duena eta jende asko kanpoan utzi duena.

 

15. kilometro inguruan egin da eguneko ihesaldia, 20-25 txirrindulari ingurukoa eta bertan Andoni, Mikel,  Jon Irisarri eta Xabier San Sebastian sartu dira. Ihesaldikoak gogor aritu behar izan dira tropelarekin lehian, baina momentu batean atzekoek tiratzeari utzi diote eta bi taldeen arteko aldea haunditu egin da.

 

Aurrean, erasoaldi ugari egon dira, baina 10 kilometro faltan erabaki da lasterketa. Xabik, inorrek jarraitu ezin izan duen erritmo aldaketa bat egin du eta bakarrik egin ditu azken kilometroak helmugara iritsi arte. Atzetik , Mikelek beste eraso bat jo du Gaintzurisketa igotzen eta bigarren postuan helmugaratu da. Hauen ostean iritsi da 13 txirrindulari gelditzen ziren taldetxoa eta bertan,  Jon Irisarrik, Andoniren laguntzaz, 3. postua eskuratu du. Andoni, 9.a izan da.

 

Xabier Contrerasek ere lasterketa bukatzea lortu du eta Jon Madariagak eta Mattinek ez dute halako zorterik izan hasieran aipatutako erorketan denbora galdu dutelako."

 

Hemen SAILKAPENAK. Bestetik, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak Facebook-en elkarbanatu ditugu.

 

Kadeteak, berriz, Azpeitian izan ziren joan den larunbatean eta hauek ere lan txukuna burutu zuten bertan. Ihesaldian sartzeko aukerarik ez zuten izan, baina atzeko tropeleko sprintean jaun eta jabe izan zen Aitor Irazu.

 

Hona hemen SAILKAPENAK eta Jon Lizarribaren ARGAZKIAK. Aitor Mendiarazen argazkiak Facebook-en elkarbanatu ditugu.

0 comentarios

dom

10

mar

2013

Txikienak ere bikain!

Oriako-Limousin taldeko neska-mutil txikienak ere ekin diote denboraldi berriari. Joan den larunbatean Besainen izan zituzten lasterketak, eguraldi paregabea lagun zutela. Emaitza ederrak lortzeaz gain, gurpil artean arratsalde eder bat pasatzeko aukera izan zuten. Hona hemen SAILKAPENAK. Andoaingo Txirrindulari eskolako Aitorrek ateratako ARGAZKIAK, Mikel Astarloak ateratako ARGAZKIAK eta Aitor Bengoaren ARGAZKIAK. Datorren larunbatean Tolosan izango dute hitzordua.

 

0 comentarios

lun

04

mar

2013

Juniorrak ere taldeka garaile Eibarren

Aurreko astean kadeteak izan baziren, oraingoan Oriako-Limousin taldeko Juniorrak izan dira nagusi taldekako sailkapenean. Hona hemen, Aitor Andres, taldeko zuzendariak bidali digun kronika:

 

"Hotza eta eguzkia izan ditugu denboraldiko lehen konpetizio egunean  Eibarren. Ohikoa den bezala urteroko hasierako  lasterketetan, Gipuzkoa kanpoko talde ugari gerturatu dira, guztira, 120 txirrindulari inguru bilduz.

 

Etapako ihesaldia Soraluzetik igaro garen lehenengoan egin da, bertan, 5 txirrindularik osatutako talde batek hartu du aurrea: Ivan Cortina (Gijon Las Mestas,  Espainiako txapelduna), Julen Irizar (Sumofik), Manuel Martin (Bathco) eta gure taldeko Jon Irisarri eta Xabier San Sebastian. Boskote honek segituan hartu du minututik gorako abantaila eta hau, haundituz joan da San Migelera iritsi arte. Bertan, Manuel  Martinek ezin izan du aurrekoen erritmoa jarraitu eta beste lauak jokatu dute etapa garaipena. Ivan Cortinak, bere indarra erakutsi du eta metro gutxi batzuekin iritsi da lehen postuan helmugara. Atzetik, sprinean, Jon Irisarrik bigarren postua eskuratu du eta Xabier San Sebastian laugarren izan da. Hurrungo taldetxoan Mikel Matxinea helmugaratu da eta honela, taldeko sailkapena irabaztea lortu dugu. Beste taldekideak ere gogor aritu dira etapan zehar eta ongi bukatzea lortu dute.

 

Hurrengo lasterketa Oreretan izango dugu hurrengo igandean."

 

Sailkapenak HEMEN.

 

 

0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83