dom
27
sep
2020
MEDAILA SORTA LORTUTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK
Tafallako belodromoan jarri ziren jokoan pasaden astean zehar Espainiako pistako txapelketak. Oriako txirrindulari eskolako neska mutilak izan ziren bertan eta medaila sorta lortuta bueltatu ziren Nafarroatik. Junior mailan Limousingo mailotarekin scrach proban Arkaitz Garmendiak brontzea lortu zuen, aurretik bakarkako jazarpenean bere denbora pertsonala hobetu eta gogotsu ekin zion scrachari lasterketa bikaina eginez.Euskadiko selekzioarekin Limousin-ZU_K ko Kattalin Iriondok taldekako abiaduran zilarra eskuratu zuen. Kadete gizonezkoetan Euskadiko selekzioarekin Limousingo Eneko Arocena eta Urko Vidalek taldekako abiaduran finalean denborarik hoberena egin eta urrea lortu zuten, horrez gain, taldekako jazarpenean brontzea eskuratu zuten. Kadete emakumezkoetan Limousin-ZU_K ko Naroa Olanok eta Amaia Astarloak taldekako jazarpenean brontzea lortu zuten Euskadirentzat. Emaitza bikain hauei gehitu behar dizkiegu pistako denboraldian zehar Portugalgo nazioarteko probetan ,Pistako ligan, Pistako Kopan eta Omniun txapelketetan lortutakoak.
jue
24
sep
2020
ARKAITZ GARMENDIAK BRONTZESKO DOMINA TAFALLAN
Aste honetan jokatzen ari dira Espainiako Pistako Txapelketetak Tafallako belodromoan.
Atzokoan LIMOUSIN ORIAKOko koloreak defendatuz parte hartu zuen Arkaitz Garmendia Berastegiarrak, goizean jazarpen proban 9 garren sailkatuz eta arratsaldean scrach proban brontzezko domina bereganatu zuen. Adoretsu jokatuz probaren zati garrantsitsuenetan eta emaitza ezin hobea lortuz. Proba erdiraldea hiruko batek ihes egin ondoren, Arkaitz tropeletik irten eta laukote bat osatzea lortu zuten, atzetik Balearetako eta Valentziako selekzioko ordezkariek lan egin behar izan zuten laukotea irensteko. Hamasei itzuliren faltan, Carrascosa Estremadurako ordezkariak ihes egin eta tropelean urduritasuna ezarri zuen , azken lau itzuliren faltan Torrent Cataluniarrak eta Arkaitzek tropeletik aurreratu eta podiumneko mailak osatu zituzten. Sasoi betean iritxi da Iraileko probetara, duela aste parebat Lierniako errepideko proba irabazi eta krono igoera bikain bat bete ondoren segundu batengaitik bigarren sailkatu zen bi proben arteko sailkapen orokorrean.
LIMOUSIN ORIAKO taldeko hainbat txirrindulari izango ditugu egun hauetan pistako Espainiako txapelketetan Euskadiko koloreak defendatuz. Junior mailan Kattalin Iriondo eta kadete mailan Naroa Olano, Amaia Astarloa, Eneko Arocena eta Urko Vidal.
dom
08
mar
2020
Beasainen izan dira Kadete mutilak eta Junior neskak, Atxondon Kadete neskak larunbat honetan.
Oso maila txukunean aritu dira guztiak, lehen zirkuitoz kampoko lasterketa izanik askorentzat. Atxondon neska kadeteak lasterketa ezbehariik gabe amaitu dute . Beasainen berriz erorketak, matxurak eta ezbeharrak izan dituzte. Ala ere txirrindularien lan bikainari esker bigarren postuan sailkatu da Eneko Arocena, laugarrenean Yon Mikel Artola eta zortzigarrenean Urko Vidal, modu honetan taldekako garaipena ezkuratuz.
Helmugaratzeko sprinta nagusia pasa ondoren lurrera jauzi dira Eneko eta Yon Mikel bide erdian topatu dituzten argazkilari multzotik, bat aurrean eraman ondoren. Ondorioz lepauztail inguruan du min Yon MIkelek. Lasterketan izandako beste erorketa baten ondoren Zumarragako ospitalera erman dute Ibai Irisarri, baina zorionez ez du autsirik eta kolpearen minak ditu sahietsean.
mié
04
mar
2020
TOLOSAKO Oriako txirrindulari eskolak betidanik eman die neskei babesa txirrindulari eskolan. Aurtengoan ere babesle berrien laguntzak batu eta nesken taldeari beste bultzadatxoa eman zaio.
Hemen duzue aurtengoan neskek izango duten kirol arroparen diseinu berria. Babesletza eskeintzen duen ZU-K kirol ekipaien egileak diseinatua. Ibarrako Apatta industrialdean, imprimatu eta josiak, bertan egiña , bertakoentzako, gertuasun osoz.
Babesleen artean: DISUR 2000, EPI eta lanerako arropak, IKOLANSPORT kirol pobren antolakuntzen kontratazio gestioetan adituak, ZU-K kirol ekipaiak, GIPUZKOA KIROLA , Irizargroup, Arsuaga Bizikletak, eta LIMOUSIN .
Bizkaiko Atxondon estreinatuko dute irudi berria larunbatean.
Zorterik onena NESKAK¡¡¡¡¡
mar
03
mar
2020
Estreinatu dira Kadete mailakoak errepidean, gogoz gainezka ziren dagoeneko gure mutilak. Eguraldia ez zuten izan lagun lehenengo probarako, errepidea ez zegoen txantxetarako, baina lan txukuna bete zuten Ibaetako zirkuituan. Finalerako sailkatu zirenak, azken itzuliak kaleko argiztapenarekin lagunduta amaitu zuten proba.
Datorren larunbatean Beasainen izango dira, ibilbidean topatuko dute Olaberriko igoera azken kilometroetan indar ustutzeko, zorterik onena mutilak¡¡¡
mar
03
mar
2020
Oriako txirrindulari eskolako nesken taldea ere Ibaetan estreinatu da errepideko gipuzkoako Kadete mailako egutegiarekin batera.
Gipuzkoako kadete mailako txirrindulari neskek beren proba izan zuten , bertan zirenen artean azkarrena bete beharreko utzuliak egiten Izaro Zuriarrain Andoaindarra izan zen. Bigarren postuan Nagore Txintxurreta iheskidea eta Oneka Sanchez hirugarren sailkatuz.
Datorren astean bizkaiko Atxondon izango dute lehia Euskalherriko kadete mailako neskek.
Junior mailako neskek kadete mutilekin batera hartu zuten parte, nesken artean Kattalin Iriondok oso maila txukuna eman zuen.
Urrengo lasterketa larunbatean Beasainen izango dute mutil kadeteekin batera.
mar
03
mar
2020
UNAI ZUBELDIA sailkatu da lehengo postuan Elgoibarko junior mailako pasaden igandeko lasterketan. Mendiko sailkapena ere bereganatu zuen txirrindulari Ibartarrak. Talde guztiaren lan txukuna eskertu du Unaiek sare sozial bidez. Maila honetan parte hartu duen bigarren lasterketan argi utzi du neguan ixil ixilik lan txukuna egin duela. Konfiantza beterik itzuli dira lasterketa ondoren.
mar
03
mar
2020
EIBAR & IHAUTERIAK
Jubenilek Eibarren heman zieten hasiera karreterako denboraldiari.
Nahiz eta Tolosan inauteriak izan gogotsu joan ziren txirrindulariak lasterketara.
Lasterketaren hasieran karrera neutralizatuta joan zen normalean bezela baina pintxazoak eta egon zirenez neutralizazioa luzatu egein behar izan zuten pelotoia berriro ere osatzeko, pintxatu zuten txirrindularik pelotoiarekin bat egin eta beherala eman zuten irteera eta segituen hasi ziren eskapada egiteko asmoarekin txirrindulariak , baina lehen karrera zela eta denek nahi zuten eskapadan parte hartu. Lehen biziko kilometroetan pelotoia oso azkar joan zen bigarren Soraluzera iritsi harte. Soraluzeko bigarren pasoan karrerak beste martxa bat hartu zuen nahiz eta atakeak segi zuten egoten. Gure txirrindulariak aurrera egiteko aukerak zituzten ataketara norbait sartzen saiatu ziren. Behin ya mutriku aldera joan dakoan gauzak asko baretu ziren igoeratik geroz eta gertuago zeudelako eta repetxo asko zituen karreteran zirelako. San Miguel igotzen oso ondo kolokatuta hasi ziren gure txirrindulariak, baina pelotoiko igotzaieak segituan hasi ziren erritmo bizian igotzen eta pelotoia erabat ahutsi zuten.
Grupo txiki bat egin zuten pelotoioko igotzaileak eta igoera guztian bat edo besteak atakatzen zuten baina ezin izaten zuten grupoa erabat puskatzea eta grupo hori bera iritsi zen metaraino, esprinean iritsi ziren eta Haimar Etxebrria izan zen sprinean azkarrena, gure taldeko lehen Txirrindualaria 9garren postuan sartu zen.
Lasterketa amaitutakoan ekipoko zuzendariarekin egon ziren bilduta txirrndulariak zer egin zuten ondo eta zer hobetu behar zen hurrungo lasterketarako hitzegiten. Bizikleta guztiak furgonetan sartu eta Tolosara abitu ziren, txirrindualariak nahiz eta karrera gogorra egin festarako gogotsu itzuli ziren Tolosara.
Jubenilen hurrungo lasterkeat Martxoaren 1ean izango da Elgoibarren goizeko 10:00etan lasterketa gogorra ematen ibilbideari begiratuta baina gogo askorekin joango da gure taldea.
mié
09
ene
2019
👉 Murias-Limousin impulsa la cantera femenina en 2019. https://bit.ly/2Tb7OyR
🤝🤝🤝 Murias
Grupo Oriako Txirrindulari Eskola
👉 Murias-Limousin taldeak emakumeen harrobia bultzatuko du. https://bit.ly/2Q30q6U
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83