lun

30

sep

2013

Bukaera ezin hobea juniorrentzat

Bukatu da denboraldia juniorrentzat. Erraz ahaztuko ez den denboraldia burutu dute Oriako Txirrindulari Eskolako mutilak. Hona hemen, azken asteburu honetan jokatu den Udazkeneko Kriteriumaren inguruan Aitor Andresek kontatu dizkigunak:

 

"Asteburu hontan Jon Flores (Andoaingo) izan da adiskidetasunaren eredu, bere mesedearekin, ordezko bizikleta ez eramatearen nire akatsa konponduz. Kriteriuma bukatzeko 10 km falta zirenean Madariagak bere bizikleta apurtu du eta Flores izan da Madariagaren garaipena salbatu duena bere bizikleta utziz, nahiz eta onek, lasterketako bere kanporaketa suposatu. Eskerrikasko Flores.

 

Momentu honetan Matxinea líder birtuala zen, baina ez du bat ere zalantzarik eduki Madariagari itxaron eta helmugara arte laguntzeko. Hau, talde honen taldekidetasun adibide bat gehiago izan da. Denboraldi hasieratik, taldekide guztiek argi geneukan talde bezala jokatu behar genuela, taldearen helburuak helburu pertsonalen gainetik ipiniz, baina aitortu behar dut, txirrindulariek ni neu ere harrituta utzi nautela erakutsitako heldutasunarekin.

 

Guzti honen aurretik San Sebastian eta Irisarri (igandeko borrokalariena) eguneko ihesaldian sartuak ziren taldeko sailkapenaren bila, izan ere, aparteko saria zegoela jakinda, hasieratik geneukan helburu bat zen eta ezinhobeto burutu dute. Xabik denboraldiko bere 10. garaipena lortu du, eta Jonek 4. postuan bukatu du. Andoni izan da sailkapen hau irabaziarazi diguna 6.helmugaratuz eta bere urtebetzea modu ezin hobean ospatuz.

 

Contrerasek ondorio larririk gabeko erorketa izan du eta Mattin, nahiz eta ezin parte hartu , taldea bultzatzera etorri da. Denboraldiko azken lasterketan taldeko zazpi txirrindulariak bertan egoteak argi uzten du denboraldi honetan talde honek lorturikoa ez dela kasulitatez gertatu eta mutilen kalitateaz gain, beraien konpromezua, lana eta jarrera funtsezkoak izan direla lorturikoan.

 

Ni ez naiz txirrindularia izan, baina oroitzapen itzelak dauzkat junior mailako urteetaz; espero dut mutilei berdina gertatzea eta ez ahaztea talde bezala jokatuz 2 urte hauetan lortutakoarekin, niri, zuzendari bezala, ez zaizkidalako ahaztuko.

Zorte asko afizionatu mailan!"

 

Hona hemen SAILKAPENAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzi dizkigun argazkiak, URRETXU eta ZUMAIA. Mila Esker!

 

 

 

 

6 comentarios

mar

24

sep

2013

Lasterketa borobila

Borobila. Horrela deskribatu digu Aitor Andresek joan den larunbatean Larratxon jokatu zen lasterketa. Lehenengo hirurak, Oriako-Limousin taldekoak izan ziren eta ...:

 

"Lasterketa borobila izan da. Lehenego itzulian Jonek ihes egin du beste biekin eta hurrungo itzulian Mikelek beraiekin bat egin du. Itzuliak aurrera joan ahala biak bakarrik geratu dira eta honela iritsi dira helmugara tropeltxoari 4 minutu sartuz. Garaipen honen garrantzi asko Xabier Contreras, Xabier San Sebastian eta Andonik eduki dute atzetik egin duten kontrol lan itzelarengatik. San Sebastian gainera taldetxoko lehena izan da 3. postua eskuratuz.

 

Hurrungo asteburuan emango diogu amaiera denboraldiari Urretxu eta Zumaiako lasterketekin."

 

SAILKAPENAK

 

0 comentarios

mar

17

sep

2013

Dominak Madriletik

Aurreko asteburuan, Galapargo belodromoan jokatu diren pistako Espainiako txapelketetan, Oriako-Limousin taldeko Ane Iriarte, Jon Irisarri eta Maddi Amondarain izan ziren, Euskadiko selekzioak deituta.

 

Emaitzak bikainak izan dira, Jon Irisarri eta Ane Iriartek, bina urrezko eta bina zilarrezko domina lortu baitituzte. Maddi ere, brontzetik gertu ibili zen, lasterketa bikaina burutuz.

 

http://tolosaldea.hitza.info/paperekoa/espainiako-txapelketetan-eskualdeko-kirolariak-gorengo-mailan-ibili-dira/

 

http://www.ruedalenticular.com/2013/09/el-velodromo-de-galapagar-no-da-lugar.html#.UjdC1nFZmho.facebook

 

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14614

 

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14617

 

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14618

 

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14624

 

Bestetik, eta etxera itzuliz, junior mailakoak, bi lasterketetan hartu dute parte asteburuan. Larunbatean, Besainen jokatu zen Premundialean, Xabier San Sebastianek, tarteko helmugak irabazi zituen eta azken helmugan bederatzigarren sartu zen.

 

Igandean berriz, Ibarran, Jon Madariagak, bigarren postua eta mendiko sailkapena eskuratu zituen. Oriako-Limousin berriz, garaile izan zen taldekako sailkapenean.

 

 

 

0 comentarios

mar

10

sep

2013

Mendiko Kriteriuma

Aitor Andresek, aurreko asteburu honetan jokatu den Mendiko kriteriumari buruzko berriak bidali dizkigu:

 

"Asteburu hontan Mendiko Kriteriuma izan dugu eta nahiz eta zailtasun ugari eduki, borrokatzen duen talde bat garela erakutsi dute mutilek. Hasieratik Jon Irisarri eta Mikel Matxineraren bajak genituen, gainera Mattin, Xabier Contreras eta Jon Madariaga lurrera joan ziren aurreko taldeetan zeudenean. Hala ere, emaitza onak eskuratzea lortu dugu: Andoni lehen etapan garaipenetik gertu ibili zen, Xabier San Sebastianek 2.etapan erakustaldi bat eman zuen hasieratik ihes eginda joan ostean 2. postua eskuratuz (sailkapen orokorrean ere 2. bukatu zuen) eta Madariagak, nahiz eta erorikoa izan, aurreko postuetan sailkatzea lortu zuen."

 

Bestetik, Oriako-Limousin taldeko txirrindularia den Lierni Lekuona, Toscanan jokatuko den Mundialean izango da, Espainiako selekzioarekin.

 

http://www.rfec.com/vistas/noticias/cronica.aspx?id=14595

 

 

 

0 comentarios

lun

02

sep

2013

Jon Irisarri irabazle Ugaon

Bizkaia aldean ibili dira azken asteburu honetan Oriako-Limousin taldeko juniorrak. Eta denboraldi bikainari jarraipena emanez, Jon Irisarri gailendu zen helmugan.

 

Hona hemen Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeko ALBISTEA eta ARGAZKIAK.

 

Eta asteburu honetan Mendiko Kriteriuma dator ... zorte on!

 

0 comentarios

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83