Eguraldiak lagundu ez arren, ezin hobeto hasi dute denboraldia Oriako-Limousin taldeko kadeteak. Izan ere, joan den larunbatean, Ibaetan, taldekako sailkapenean nagusitu ziren, elurra nagusi zen arratsalde hotz batean. HEMEN sailkapena, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK, eta behean, Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.
Hona hemen, 28 kanaleko lagunek, aurkezpen ekitaldian harturiko irudiekin prestatu duten bideoa:
Datorren igandean, otsailaren 24ean, goizeko 10etan, 2013 denboraldiko aurkezpena burutuko da, Cartonajes Limousinek Amarotzen duen egoitzan.