Oriako-Limousin, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan, lehian

Irati Astarloa eta Maddi Amondarain Seguran
Irati Astarloa eta Maddi Amondarain Seguran

Aurreko asteburu honetan, toki askotara bidaiatzea egokitu zaie Oriako Txirrindulari Eskolako neska-mutilei.

 

Neskek, Euskadiko Txapelketak izan zituzten Ozaetan. Bertan, gure eskolako Ane Iriarte, bostgarren sailkatu zen Juniorren sailkapen orokorrean, eta postu honek Junior mailako Euskadiko Txapelketan hirugarren izateko txartela eman zion. Bestetik, azpimarratzekoa, Oriakon ibilitako Nahia Dominguezek, Euskadiko txapelketa irabazi zuela kadeteen mailan. Zorionak biei! HEMEN SAILKAPENAK.

 

Gaztetxoenak berriz, Segura aldean ibili ziren joan den larunbatean. Denboraldia aurrera doan heinean, lasterketak ere gogortzen ari zaizkie, Segurako ibilbideak zuen aldapa horren adibide. Beti bezala, oso lasterketa politak ikusteko aukera izan genuen eta Oriako-Limousin taldeko neska-mutilak emaitza ederrak lortu zituzten, SAILKAPENETAN ikusi daitekeen bezala. Argazkiak ere baditugu; Jon Lizarribarrek ateratakoak eta Ainhoa Irazustak bidalitakoak.

 

Lehen urteko kadeteak, Lizarran aritu ziren, Gaztetxoen Txapelketari zegokion lasterketan. Aitor Irazu, Oriako-Limousin taldeko txirrindulariak lasterketaren gorabeherak azaldu dizkigu: "Haseran, ibilbideak gora-behera asko zituenez, jendea nahiko beldurtuta ibili zen eta ez zen mugimendu handiegirik sortu pelotoian", hala ere gero gauzak erabat aldatu omen ziren: "Olejuako aldapa igotzen erabaki zen lasterketa, bertan, hiru taldetan puskatu zen pelotoia, eta aurreko taldeko txirrindulariek jokatu zuten lasterketa helmugan". Aurreko talde horretan sartu zen, hain zuzen, Aitor Irazu bera eta Asier Arozena taldekidea, helmugan 8. eta 14. izan ziren, hurrenez hurren. Lasterketan zen beste taldekidea, Andoni Urbieta, hirugarren taldean sartu zen. Lan bikaina egin zuten, izan ere, hiru partehartzaile bakarrik izan zirela kontutan izanda, taldekako SAILKAPENEAN bigarren postua eskuratu zuten. Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Bigarren urteko kadeteak berriz, Otxandion aritu ziren, Gaztetxoen Txapelketan, han izan ziren Oriako-Limousin taldeko Xabier Contreras eta Mattin Salbarredi. Biek, ohi baino luzeagoa zen lasterketa bukatzeko aukera izan zuten, HEMEN SAILKAPENAK eta ARGAZKIAK.

 

Jubenilak berriz, bi egunetan aritu dira asteburu honetan, larunbatean Lazkaon eta igandean, Seguran. Aitor Andres, Oriako-Limousin taldeko kirol zuzendariak esan digunez, "bi egunetan ihesaldi bat iritsi da helmugara eta bi ihesaldietan, Xabier San Sebastian, ihesaldiko protagonisten artean egon da".

 

Honela jarraitzen du: "Lazkaoko lasterketan boskote batek hartu zuen aurrea. Horietako bat, Urkillaga igotzen geratu zen atzean eta jeitsieran Xabier erori egin zen, beraz, aurreko hirurak iritsi ziren Lazkaomendiko helmugara eta bertan, Xabier Gorrotxategik irabazi zuen. Gure taldekideen artean Jon Irisarri 9. helmugaratu zen eta Xabier12. Gure zazpi taldekideek bukatu zuten lasterketa eta horietatik bostek, lehenengo 30 postuen artean egin zuten. Horrela, taldeka, 3. postua eskuratu genuen.
Hurrengo egunean berriz, Seguran: "Xabier hasieratik sartu zen berriro bosteko ihesaldi batean, baino Lierni lehendabizikoz igo eta gero, atzetik jende gehiago iritsi zen ihesaldira, 13 ziklistako talde bat osatuz. Azkeneko kilometroetan, Maria Jose Rodríguez andaluziarrak eta Xabier Gorrotxategik jokatu zuten etapa, bigarren egunez jarraian, Gorrotxategik garaipena lortuz. Xabier 9. iritsi zen helmugara, Beñat Salbarredi 13. eta Mikel Matxinea 21. taldeko sailkapenean 2. postua lortuz."
Hona hemen LAZKAOKO eta SEGURAKO sailkapenak. Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako Segurako argazkiak ere baditugu.

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83

 

Los contenidos de Google Maps no se muestran debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (cookie funcional) para aceptar la Política de cookies de Google Maps y visualizar el contenido. Para más información consulta la Política de privacidad de Google Maps.