Bigarren bitan

Aurreko asteburu honetan bigarren postuak izan dira protagonista. Alebin eta Infantilak, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Hernanin, erlojupekoan, taldeka. Laskorain Ikastolako alebinak, hirugarren postua lortu zuten, bigarrengoarengandik 13 ehuneneko aldearekin. Infantilak berriz, bigarren postua lortu zuten, irabazleengandik hiru ehuneneko aldearekin! Bejondeiela! Hona hemen SAILKAPENAK. EGUNERATZEA: Ainhoa Irazustak ARGAZKIAK bidali dizkigu.

 

Kadeteak berriz, Zumaian aritu ziren larunbat arratsaldean eta Oriako-Limousin taldeko Xabier Contrerasek, meritu handiko bigarren postu bat lortu zuen. Xabierrek berak kontatu dizkigu lasterketaren gorabeherak:"Haseran eraso asko izan ziren eta hamargarren kilometroan edo 6-7 txirrindulariz osatutako ihesaldi bat sortu zen, eta ni bertan nintzen. Une batean, minutu eta berrogei segunduko aldea izatera ere iritsi ginen. Lasterketa amaitzeko 15 km. falta zirenean, Aratz Olaizola eta biok aurrera egin genuen eta biok bakarrik iritsi ginen helmuga lerrora. Sprintean, bera ni baino gehiago izan zen". Aipatzekoa, bestetik, pelotoian sartu zirela Aitor Irazu (10º), Asier Arozena (14º), Andoni Urbieta (28º), Ane iriarte (38º) eta Mattin Salbarredi (39º). Taldekakoan berriz, bigarren postua lortu zuten. HEMEN SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

EGUNERATZEA: Aitor Irazuk ere bidali dizkigu ARGAZKIAK.

 

Jubenilak, larunbatean Arantzazuko igoera izan zuten. Jon Irisarri tarteko helmugatik lehen postuan pasa zen eta Arantzazuko gainean, Xabier San Sebastian seigarren izan zen. HEMEN SAILKAPENAK.

 

Hurrengo egunean, Mutriku aldera jo zuten, bertan jokatu zen Euskadiko Txapelketa. Helmugara 20 laguneko taldea iritsi zen eta Oriako-Limousinek ez zuen talde horretan ordezkaririk sartzea lortu. Ondoren iritsi zen bigarren taldeko sprinta, Jon Irisarrik irabazi zuen, 21. postua eskuratuz. HEMEN SAILKAPENAK.

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83

 

Los contenidos de Google Maps no se muestran debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (cookie funcional) para aceptar la Política de cookies de Google Maps y visualizar el contenido. Para más información consulta la Política de privacidad de Google Maps.