Arantxa Garikano Gipuzkoako txapeldun, Maddi Amondarain eta Iñaki Murua txapeldunorde

Joan den larunbatean Gipuzkoako eskolarteko txapelketak jokatu ziren Urretxun eta Oriako-Limousin taldeak izan zuen, berriz ere, podiumera igotzeko aukera. Ibilbidearen zailtasunari, euria gehitu zitzaion eta horrek erorketa eta arazo ugari sortu zituen Urretxuko kaleetan. 

 

Nesken lasterketan, elkarrekin aritu ziren alebin eta infantilak. Maddi Amondarain, bigarren sartu zen eta Arantxa Garikano hirugarren, alebin mailako Gipuzkoako txapelketa eskuratuz. Mutiletan berriz, Iñaki Murua dugu alebin mailako txapeldunorde berria eta infantiletan, Luis Mari Garikano laugarren sartu zen. SAILKAPENAK eta Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK.

 

Kadeteak, Ataungo Aia auzoan zuten hitzordua arratsalde berean eta hauek ere eguraldiaren gogortasuna pairatu behar izan zuten. Lasterketa Aia eta Lazkao arteko errepidetik igarotzen zen eta bertan ihesaldi saiakera ugari izan zen, "baina azkenaldirarte ez zen tajuzko ihesaldirik sortu", Aitor Irazu, Oriako-Limousin txirrindulariak azaldu digun moduan. "Azken igoera iheslariak aurretik hasi zuten arren, igoeran tropelak harrapatu egin zituen eta bertan, aldapa gora, lasterketa erabat puskatu zen". Helmugan Aitor Irazu, zazpigarren izan zen eta bere taldekideeek ere lan txukuna burutu zuten, Xabier Contreras (12.), Asier Arozena (15.), Andoni Urbieta (16.) eta Ane Iriarte (44.). SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Eta azkenik Jubenilak, Donostiako Egia auzoan aritu ziren igande goizean. Aitor Andres, kirol zuzendariak eman dizkigu lasterketaren xehetasunak: "Karrera euritsu eta gogorra izan dugu igande honetan Donostian. Hasierako 65 partaideetatik 14ek bakarrik bukatzea lortu dutela esaten badugu, argi geratzen da zein izan den lasterketaren gogortasuna.  Karrerako lehen 25 kilometroetan 5 buelta ematen ziren Donostiako zirkuito batean eta hor hautsi da etapa. Hasieratik egon dira eraso ugari eta 8-10 txirrindulariez osaturiko bi taldeek aurrea hartu dute. Lehenengoan Andoni Mateos genuen taldeko ordezkari bezala eta bigarrenean Jon Irisarri eta Jon Madariaga. Aurreko txirrindularien artetik Sumofic-Igartua taldeko Etxabe anaiek 20. kilometroan ihes egin dute eta horrela joan dira biak bakarrik helmugaraino. Jon Madariagak bi hauen atzetik zetorren taldetxoa harrapatzea lortu du eta bertatik ihes eginda ere joan da, ausardia haundia erakutsiz, 3. postuaren bila. Postu hori defendatzen hari zenean, kruzeetan arazo gehiegi egon den lasterketa honetan, inor ez zegoen rotonda batera iritsi da eta norabide okerra hartu du  irabazita zituen metroak galduz eta esfortzu handi bat egin behar izanez berriro taldetxoan sartzeko. Azkenean meritu haundiko 6. postua lortu du. Hurrengo taldean, Jon Irisarri iritsi da, 10. postu aipagarri bat eskuratuz." Hona hemen SAILKAPENAK eta Juan Luis Juarezek ateratako ARGAZKIAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak utzitako ARGAZKIAK.

 

Eta asteburuaren laburpena bideoan, 28 kanalak eskeinita:

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83