Egun eguzkitsuak iritsi dira lasterketetara

Aspaldiko partez, asteburu eguzkitsu batez gozatzeko aukera izan dugu. Gure txirrindulari gazteek ere eskertzen dute eguraldi onaren presentzia hainbeste euri jasan ondoren.

 

Eskolako gaztetxoenak Urnietan aritu ziren lehian. Bertako industriagune batean kokatu zuten ibilbidea erosoa, nahiz eta aldapatxoren bat edo beste izan. Dagoeneko ohituta gauden moduan, Oriako-Limousin taldeko txirrindulari batzuk lehen postuetan sailkatu ziren, ondorengo SAILKAPENETAN ikusi daitekeen bezala. Irudiek, hitzek baino balio handiagoa omen dute eta ... Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Ainhoa Irazustak bidalitako ARGAZKIAK.

 

Kadeteak Urretxun aritu ziren igande arratsaldez. Eizagako gaina zuten ibilbideko zailtasun nagusia eta beste behin, Oriako-Limousin taldeko txirrindulari gazteak ederki defendatu ziren, hona hemen SAILKAPENAK, Aitor Irazuk bidalitako ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Andoaingo Eskolak utzitakoa ARGAZKIAK.

 

Azkenik, jubenilak, Zegaman zuten hitzordua, nahiz eta lasterketa Otzaurteko gainean amaitu. Aitor Andres, kirol zuzendariak, bidali dizkigu xehetasunak: 

"Lasterketa oso polita izan dugu Zegaman larunbat honetan. Mugimendu ugari egon den karrera bat izan da eta guztietan gure taldeko txirrindulariren bat egon da murgilduta. Lehenengo kilometroetan eraso ezberdinak egon dira 12 txirrindulariz osatutako talde bat egin den arte. Lierniko lehenengo igoera eta gero talde hau boskote batera murriztu da: Caja Ruraleko hiru txirrindulari eta gure taldeko Jon Irisarri eta Jon Madariaga. Atzetik beste 3 txirrindulari ere erantsi zaizkie Otzaurtera igotzen hasi aurretik. Azken igoera honetan, gure taldeko bi iheslariak pixkanaka atzera egin dute eta atzetik aurrera etorri dena Mikel Matxinea izan da 7. postua eskuratuz. Beste taldekideak pixkat atzerago helmugaratu dira, baina taldearen jarrera bikaina izan da. Garaipena Iker Azkaraterentzat izan da (Caja Rural).  

Bestalde, asteazken honetan Aizarnabalen korrituko da Gipuzkoako Banakako Erlojupeko Txapelketa. Bertan parte hartzeko, gure taldetik, Jon Irisarri eta Mikel Matxinea sailkatu dira. Zorionak beraientzat eta zorte on!"

 

Zegamako SAILKAPENA, irteeran ateratako ARGAZKIA eta Juan Luis Juarezen ARGAZKIAK.

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83