Joan den larunbatean, Anoetan, herriko festak zirela eta Oriako txirrindulari eskolak antolatutako lasterketa jokatu zuten eskolako txirrindulari gazteenak. Modesto-eneko aldapa hainbat aldiz igo behar izan zutenez, lasterketa politak ikusteko parada izan zen bertan. Hona hemen, SAILKAPENAK, Aitor Amutxastegiren ARGAZKIAK, Ainhoa Irazustaren ARGAZKIAK eta 28 kanalak prestaturiko BIDEOA.
Kadeteak Oñatin aritu ziren. 55 km.-ko lasterketaren ondoren bi lagun iritsi ziren helmugara segundu batzuetako abantailarekin. Horietako bat, Oriako-Limousin taldeko Xabier Contreras zen eta sprint estu baten ondoren, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Taldeka ere bigarren postua lortu zuten. Hemen SAILKAPENA, Aitor Irazuk bidali dizkigun ARGAZKIAK, Andoaingo txirrindulari eskolak utzitako ARGAZKIAK eta Jon Lizarribarrek ateratako ARGAZKIAK.
Azkenik, Junior mailakoak, Eibarren aritu ziren. Jon Madariaga 8. izan zen eta Beñat Salbarredi 11. Hemen SAILKAPENAK eta Jon Madariaga berak bidali digun kronika: "Aste honetan Eibarren eduki dugu juniorrok karrera, 101km zituen eta amaiera Umben zuen. Tartean bi mendate; Elkorrieta lehenik eta Kalbario ondoren. Jon Irisarri eta Andoni Mateos egueneko ihesaldian sartu ziren. Pelotoia lasaitu zen momentuan erasoa jo nuen Elgoibarren eta ihesaldia sortu zen. Atzetik aurrerakoa egin behar izan nuen eta horretarako bi mendateak erabili nituen neure erritmoan aurrekoengana gerturatzeko. Lehenengo mendatean 1min30segundora nituen baina 2en mendatearen ondoren 40ra gerturatu nitzen, ordekan Bizkaiko batekin joan nitzen erreleboka eta Unben bertan harrapatu nituen 500metro faltan, 8en amaituz."
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario