Aitor Irazu hirugarren eta Oriako-Limousin garaile taldeka Agurainen

Joan den larunbatean, lehen urteko kadeteek emaitza ederrak ekarri zizkiguten Agurain aldetik. Bertan jokatu zen Gaztetxoen sarirako puntuagarria zen lasterketa. Oriako-Limousin taldeko hiru ordezkariak lehen postuetan sailkatu ziren; Aitor Irazu (3º), Asier Arozena (14º) eta Andoni Urbieta (18º), taldekako garaipena eskuratuz. Aitor Irazuk esan digunez, bero handia izan zuten lasterketan zehar; "haseratik lagun bakarreko ihesaldi bat  egon zen eta tropela asko lasaitu zen, hala ere, bi malda puntuagarri zeuden eta honek lasterketa asko bizitu arazi zuen". Dirudienez, azken sprinta oso parekatua izan zen eta argazkien bidez erbaki behar izan zen sailkapena. Zorionak denei!. Hemen Aitorrek bidali dizkigun ARGAZKIAK, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta SAILKAPENA.

 

Bestalde, bigarren urteko kadeteak, Araian izan ziren igandean. Hau ere, Gaztetxoen sarirako puntuagarria zen eta Oriako-Limousin taldeko bi ordezkariak, Mattin Salbarredi eta Xabier Contrerasek tropel nagusian bukatu zuten lasterketa. Hona hemen SAILKAPENA.

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83