Mendiko kriteriumean Oriako-Limousin nagusi

Beti bezala, Aitor Andresek, Junior mailako kirol zuzendariak, azken berri pozgarriak bidali dizkigu: 

 

"Azkeneko emaitzak oso onak izaten ari ziren (Ibarran Andoni 2., Mikel 4. eta Jon Irisarri 5. eta Larratxon, Jon Madariaga 2. Xabier San Sebastian 3. eta Jon Irisarri 4.).  eta honela, asteburu hontako Mendiko Kriteriumera gogoz beterik iritsi gara.

Kriteriumak 3 etapa zituen, bat Oñatin larunbat goizean eta bi Liernin iganden goizean, azkenekoa erlojupekoa. Larunbatean taldearen jokabidea aparta izan zen eta etapako lehengo 4 postuak eskuratzea lortu genuen ihesaldi luze baten ostean (Jon Madariaga, Jon irisarri, Mikel eta Xabier San Sebastian hurrenez hurren). Honela, igandean lidertza defendatzea tokatu zitzaigun eta nahiz eta Iker Azkaratek zaila jarri zigun, taldeko lan onari esker,  Jon Madariagak Kriteriuma bereganartzea lortu zuen. Gainera, Jon Irisarrik sailkapen orokorrean 3. bukatu zuen. Talde osoa zoriondu behar da (aipatutakoak eta Andoni, Beñat eta Xabier Contreras), denek jarrera bikaina erakutsi zutelako. Zorionak!!!!!"
Sailkapenak HEMEN.

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83