Oriako-Limousin garaile taldeka Premundialean!

Larunbat goizean Mundialaren Aurreko Klasika haundia izan genuen Beasainen. Bertan, 117 km zituen ibilbide batean  estatu osoko 182 txirrindularik hartu zuten parte, besteak beste, hurrungo igandean Espainiako selekzioarekin Limburgoko Munduko Txapelketan lehiatzea jokatzen zuten 5 aurre hautatuak (Enric Mas, David Casillas, Ivan García, Iker Azkarate eta Cristian Rodríguez). Honek, argi uzten du zein zen lasterketaren maila.

 

Hasieratik egon ziren erasoak eta Amezketatik bueltan (20. Km-a) egin zen lehendabiziko ihesaldia 8 txirrindulariekin, bertan Jon Madariaga eta Andoni Mateos izanik.  Kilometro gutxi geroago 13 txirrindulariko beste talde batek kontraerasoa jo zuen eta bertan Jon Irisarri, Mikel Matxinea eta Xabier San Sebastian aurkitzen ziren.

 

Bi taldeak Atagoiti igotzen hasi aurretik elkartu ziren (70. Km-a), beraz, 5 taldekide genituen eguneko ihesaldian sarturik. Atagoiti igotzen aurrekaldeko batzuk atzera egin zuten (gure taldekide guztiak aurrean jarraituz) eta atzetik etorrita Miguel Ángel Aguilera eta Jose María Rodriguez andaluziarrak iritsi ziren. Aipatzekoa Jon Irisarriri katea atera zitzaiola igoeran eta berak bakarrik igoera osoa egin ostean, aurreko taldean sartzea lortu zuela berriro.

 

Lierniko igoeran (96. Km-a) Fermasa taldeko Aguilerak eta gure taldeko Jon Madariagak aurrea hartu zuten eta batera joan ziren Olaberriraino (111. Km-a). Bertan, andaluziarrak Jon atzean utzi zuen helmugara bakarrik iritsiz. Azken momentuan, Aguileraren talde bereko López-Cozar andaluziarrak Jon harrapatu zuen eta sprinean aurre hartu zion, beraz, Jonek meritu haundiko 3. postua eskuratu zuen eta mendiko saria ere bereganatzea lortu zuen. Hurrungo taldetxoan Jon Irisarri (6.) eta Mikel Matxinea (13.) helmugaratu ziren eta hauengandik ez oso urruti, Andoni Mateos (21.) eta Xabier San Sebastian (26.).

 

Ikaragarria, zegoen maila kontutan harturik, taldeak lasterketa osoan zehar erakutsitako ausardia eta lehiatzeko grina eta horren ondorioz, merezimendu osoz, taldeko sailkapeneko lehen postua eskuratzea lortu genuen.

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83