Tolosa, Eibar eta Azpeitin

Horiek izan dira asteburu honetan gure txirrindulariek bisitatu dituzten herriak.

 

Gazteenak Tolosan aritu ziren herrian biraka, eta beti bezala, bizikleta festa bat bihurtu zuten larunbata arratsaldea, Andoaingo Aitor Amutxastegiren ARGAZKIETAN ikusi daitekeen moduan. Hemen berriz, SAILKAPENAK eta Jon Lizarribarren ARGAZKIAK.

 

Kadeteak berriz, Eibarren aritu ziren, eta burutu beharreko 52 km.-ak, ia 42km/h abiaduran egin zituzten, bada zerbait! Hemen Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta SAILKAPENA.

 

Azkenik, Junior mailakoak, Azpeitirantz jo zuten eta beste behin, taldeka garaipena lortu zuten. Hona hemen, Aitor Andresen kronika:

 

"Azpeitian izan genuen lasterketa larunbatean, non ia 200 txirrindulari bildu ziren. Hasieratik egon ziren eraso ugari, baina diferentziak ez ziren minutu erditik gora joan. Gure taldetik, arlo honetan, aipatzekoa  Xabier San Sebastianek eginiko kilometroko kopurua ihes eginda, nahiz eta aipatu bezala, ez zuen lortu alde haundirik tropelarekiko.

 

Etapa Mandubiako igoeran erabaki zen. Bertan, Ivan Cortina (Gijon Las Mestas) eta Julen Irizarrek (Sumofik), beraien sasoi ona erakutsi zuten eta aurrera joan ziren biak bakarrik, helmugan,  Asturiarra gailenduz. Hauen atzetik, 20 txirrindulari inguruko talde bat iritsi zen, bertan, azkarrena Jon Irisarri izanik eta modu honetan,  3. postua eskuratu zuen. Taldetxo horretan Mikel, Xabier Contreras eta Andoni ere sartu ziren eta taldeko sailkapenean gailentzea lortu genuen. Beste taldekideak hurrungo taldetxoetan iritsi ziren.

 

Hemen SAILKAPENA.

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83