Xabier San Sebastian, berriz ere, garaile!

Joan den asteburuan, bost lasterketa ezberdinetan hartu zuten parte Oriako-Limousin taldeko txirrindulariak.

 

Gazteenak, Alegian aritu ziren. Bertako ibilbideak hainbat zailtasun dituenez, eskola paregabea bihurtu zen txirrindulari gazteentzat. Hemen dituzuea SAILKAPENAK eta Andoaingo Txirrindulari Eskolak bildutako ARGAZKIAK. Facebook-en ere, Ainhoa Irazustaren argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

Kadeteak berriz, bi lasterketa izan zituzten. Lehen urtekoak, Otxandion (Sailkapena eta argazkiak) eta bigarren urtekoak, Zarautzen (Sailkapena). 

 

Taldeko neskak, Larrabetzura jo zuten. Aipagarria Lierni Lekuonaren hirugaren postua. Hona hemen SAILKAPENAK. Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

Juniorrak, Deban jokatu zuten lasterketak emaitza ezinhobeak izan zituen, Xabier San Sebastianek lasterketa irabazteaz gain, Oriako-Limousinek, taldekako SAILKAPENA ere eskuratu baitzuen. Hona hemen, Aitor Andresen kronika: "Deban  Xabier San Sebastianek denboraldiko 3. garaipena lortu du. Lehenengo kilometroetan egin da 15 txirrindulariez osatutako ihesaldia, bertan, lau taldekide genituelarik (Irisarri, Madariaga, Mateos eta San Sebastian). Kalbarioko igoeran 5 indartsuenak geratu dira aurrean eta horien artean Xabier zegoen. Sprinean, bera izanda azkarrena. Tropelean geratu diren taldekieek (Contreras eta Salbarredi) ez diote bizkarra eman lasterketari eta kontrol lan bikaina egin dute. Azkenean, taldeka gailentzea ere lortu dugu." 

 

Azkenik, Txirrindulariak Web-ekoak prestatu duten bideoa duzue hemen ikusgai:

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83