Asteburu oparoa izan dugu beste behin; Gazteenak Tolosan aritu ziren, Usabalgo industriagunean, Limousinen egoitzaren inguruan. Hona hemen, SAILKAPENAK eta Andoaingo txirrindulari eskolak utzitako ARGAZKIAK. Ainhoa Irazustaren argazkiak ere Facebook-en elkarbanatu ditugu.
Kadeteek, igandean, Eibarren zuten hitzordua; SAILKAPENA, Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.
Juniorrak bi lasterketa jokatu dituzte asteburu honetan, hona hemen Aitor Andresen kronika:
"Asteburuan bi lasterketa izan ditugu eta biretan Andoni, Mikel, Mattin, Xabier San Sebastian eta Xabier Contrerasekin hartu dugu parte. Larunbatean Zegaman izan ginen. Bertan, Xabier San Sebastianek lortu zuen garaipena eguneko ihesaldian sartu ostean. Beste taldekideak ere bikain aritu ziren.
Igandean Ustaritzera joan ginen Aviron Bayonnais taldeak gonbidatuta, lehendabiziko aldiz ospatzen zen bertako Kriterimean parte hartzera. Goizean lineako etapa zegoen eta arratsaldean taldekako erlojupekoa. Bi sektoreetako denborak batuz banakako sailkapen orokor bat egiten zen. Goizean Andoni eta Xabi sartu ziren eguneko ihesaldian eta berriro ere Xabi izan zen etapako garailea (mendiko saria irabazteaz gain). Taldeko sailkapenean ere lehen postua lortu genuen.
Arratsaldean, erlojupekoan, garaipenetik 3 segundura gelditu ginen. Lan bikaina boskoteak egindakoa kontutan izanda Frantzia hegoaldeko junior talde hoberenak bertan zirela eta talde asko gurpil lentikularrekin eta erlojupekorako kasko bereziekin atera zirela. Honela, Kriteriumeko sailkapen nagusian, Xabik bigarren postua eskuratu zuen, Andonik laugarrena eta Mikelek hamaikagarrena."
Zegamako SAILKAPENA.
Bestetik aipatu, Lierni Lekuona, Espainiako selekzioarekin aritu dela Bizkaiako junior mailako lasterketetan, eta asteburuko bi lasterketak amaitzea lortu duela mutilen artean.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario