Garaipenak eta ... erorketak

Bost lasterketetan hartu dute parte Oriako-Limousin taldeko txirrindulariak azken asteburu honetan.

 

Eskolartekoak, Seguran izan ziren eta ibilbide aldapatsu eta gogor bat izan zuten indarrak neurtzeko plaza. Hona hemen ARGAZKIAK eta SAILKAPENAK.

 

Kadeteak berriz, Atarrabian izan zuten, Gaztetxoak Txapelketako lasterketa. Tropel handia bildu zen bertan, lehen eta bigarren urtekoak, elkarrekin aritu baitziren. Hona hemen, Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK eta SAILKAPENA.

 

Juniorrak bi egunez aritu ziren, larunbatean Lazkaon eta igandean, Seguran. Hona hemen, Segurako irabazleak, Mikel Matxineak bidali digun kronika: "Gaur Seguran izan dugu lasterketa, atzo Lazkaon izan ondoren oso gogorra egin zaigu gaur berriro bizikleta hartzea baina bere alde txarra izan duen arren emaitza oso ona lortu dugula esan daiteke.

 

Lasterketaren hasierako zatian egin da eguneko ihesaldia, bertan ni (Mikel) eta Xabi sartu gara eta hainbat kilometroren ostean baita jon Madariaga ere. Ezbeharra gertatu da ordea, Jon eta Andoaingo Mikel Alonsok eroriko latza izan dute auto bat jota eta bertan bukatu da beraientzat lasterketa. Gerora Liernira hiru igoera egin behar izan ditugu, ihesaldia ez da zatitu azken igoerararte eta jeitsieran metro batzuren aldea lortu ondoren helmugaraino bakarrik iristea lortu dut, lehen garaipena izan da niretzat txirrindularitzan. Xabik asko lagundu dit gaur garaipena lortzeko eta gainera hirugarren sailkatzea lortu du. Taldekide guztien lanari esker taldekako sailkapena ere irabazi dugu.

 

Amaitzeko animoak bidali nahi dizkiot erorikoa izan duen Jon Madariagari, ez dago dudarik segituan izango dela berriz ere atzo Lazkaon erakutsi zuen mailan. Animo!"

 

Lazkaoko SAILKAPENA eta Segurako SAILKAPENA.

 

Taldeko neskak, Ozaetan zuten hitzordua. Aipagarria, Ane Iriarte eta Lierni Lekuonak lorturiko bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren. Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediaren argazkiak elkarbanatu ditugu. Eta hemen SAILKAPENAK.

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83