Arantxa Garikano Gipuzkoako txapeldun .... berriro!

Joan den larunbatean, arratsalde euritsu eta hotz bat etsai zutela, Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren Zumaian. Nesken infantil mailan, Arantxa Garikanok jantzi zuen txapela, iazko garaipena errepikatuz. Bere taldekide den Irati Astarloa berriz, hirugarren izan zen helmugan. Alebinetan, Naia Amondarain ere hirugarren sailkatu zen. Mutiletan berriz, Unai Iribar hirugarren pasa zen helmugako marratik. Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoko webgunean hainbat argazki eta sailkapenak topa daitezke. Aitor Amutxastegiren argazkiak berriz HEMEN.

 

Kadeteak Ataungo Aia auzoan aritu ziren. Paraje ederra, baina hauek ere eguraldia etsai. Ataungo SAILKAPENA. Jon Lizarribarren ARGAZKIAK eta Jesus Mari Odriozolaren ARGAZKIAK.

 

Junior mailakoak Legorretan aritu ziren. Andoni Mateosek meritu handiko laugarren postu bat lortu zuen eta berak eman dizkigu lasterketako xehetasunak: "Asteburu honetan Legorretan izan genuen laskertea. 88 kilometroko ibilbidea zuen eta Orendain eta Altzoko igoerak igotzen genituen helmugara iritsi aurretik. Eguraldiari dagokionez, euritsua eta hotza izan zen. Horrek lasterketa arriskutsua izatera bihurtzen zuen.

 

Lehenengo kilometroetan ihesaldi saiakera ugari egon ziren eta bertan taldeko guztiak parte hartu genuen. Baina eguneko ihesaldia 40.en kilometroan izan zen. Bertan taldeko bat (Andoni Mateos) sartzea lortu zuen eta hortik aurrera 10 eko taldeak aurrera jo zuen tartea ateraz. Lehenengo igoera iristean, Orendaingoa, atzetik ( Jon.I, Xabier.SS, Mikel.M eta Jon.M ) taldekideak pelotoiari aurre hartu zioten eta beraien artean tartea atera zioten pelotoiari tarteko ihesalditxoa sortuz. Amezketa bidean lehenengo ihesaldian, (Andoni M.) zihoana, txirrindulari batzuk taldetik geratu ziren eta 10kotea zena murriztu egin zen.

 

Altzoko igoeran ez zen apartekorik gertatu eta behin helmugara bidean, Alex Aranburuk (Caja Rural-eko txirrindularia) alde egin eta helmugara bakarrik iristea lortu zuen, atzean aldiz ihesaldian geratzen ziren txirrindulariek esprina jokatu eta Andonik 4.en postua eskuratu zuen. Atzetik gainantzeko taldekideak sartu ziren, Mikel Matxineak 10.en postua eskuratuz, Jon Irisarrik 11.na, Xabierrek 28.na eta Jon Madariagak 29.na. Xabier Contreras aldiz Alegian erorketa izan zuen eta 46.en postuan sartu zen, ala ere lasterketa ona egin zuen. Mattin Salbarredik aldiz, arazo fisikoen gaitik ezin izan zuen lasterketa amaitu."

 

Legorretako SAILKAPENA.

 

Facebooken Andoni Mateosen Legorretako argazkiak ere elkarbanatu ditugu.

 

Azkenik, 28 kanalekoek prestatu diguten bideoa:

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83