Maila guztietan podioan!

Benetan miresgarria da aurtengo denboraldian Junior mailako mutilak egiten ari direna. Igandean, Elgoibarren, podioko hiru postuak bete zituzten, eta noski, ondorioz, taldekako garaipena ere eskuratu zuten. Hona hemen, irabazleak, Jon Irisarrik, kontatu diguna:

 

"Gaur Elgoibarren izan dugu karrera, aspaldiko partez eguraldi onarekin. 90 kilometro eta 14 kilometro faltan Kalbario igontzen genuelarik.

 

Karrera oso azkar joan da eta kilometro gutxiren barruan eguneko ihesaldia sortu da, bertan ni neu, Xabier San Sebastian eta Xabier Contreras sartu gara, ondoren Jon Madariaga sartu da eta kilometro gutxira Mikel Matxinea eta Andoni ere gurekin elkartu dira. Ondoren txirrindulari asko geudenez taldean desadostasunak sortu dira eta beste ihesaldi txikiago bat sortu da, bertan Mikel, ni eta Jon Madariaga sartu garelarik eta geroago Contreras eta San Sebastian ere  bat egin dute gurekin Kalbarioren atarian.

 

Kalbarion sakabanaketa handia egin da eta Mikel aurrera joan da (Caja Ruralgo Eriko Mujika) eta (Fullgasko Mikel Irizarrekin), eta ez oso urrun ni eta San Sebastian gindoazen, Jon Madariaga kalambreekin atzean geratu eta gero, orduan Kalbario jeitsi ondoren aurrekoekin bat egitea lortu dugu San Sebastianek eta nik, eta orduan nik erasoa jo eta bakarrik iristea lortu dut.

 

Bestalde Talde osoaren lan ona azpimarratu nahi dut Xabier San Sebastian 2. eta Mikel Matxineak 3. egin duelarik. Azkenik taldeka irabaztea lortu dugu eta nahiz eta merezi bezalako postua lortu ez, Xabier Contrerasek ere oso karrera ona egin du, baita eskapada hartzea lortu ez duen Mattinek ere azkenaldian muskuloekin ez baidabil oso ondo eta Andoni Mateosek ere azken ihesaldia ez du hartu baina karrera ona egin du.

 

Ahaztu gabe zortea opadiot Xabier San Sebastiani, karrera bukatu bezain laster Belgikara joan baita bertan Omega-Pharmarekin proba batzuk egitera." Elgoibarreko SAILKAPENA.

 

Bestetik, larunbatean Lazkaon, kadeteek Gipuzkoako txapelketak izan zituzten. Aitor Zurdok hirugarren postua eskuratu zuen. Badu bere meritua, oraindik lehen urtekoa baita. Ane Iriarte berriz, lehen neska izan zen lasterketa honetan. Lazkaoko Sailkapenak, Oihana Zurdok ateratako ARGAZKIAK eta Jon Lizarribarrenak.

 

Azkenik, Infantilak eta Alebinak Euskadiko txapelketak jokatu zituzten Elorrion. Unai Iribar, laugarren izan zen lineako proban eta Arantxa Garikano hirugarren, ginkanan. Hona hemen SAILKAPENAK. Facebook-en Iñaki Gonzalez de Herediak Elorrion ateratako argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83

 

Los contenidos de Google Maps no se muestran debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (cookie funcional) para aceptar la Política de cookies de Google Maps y visualizar el contenido. Para más información consulta la Política de privacidad de Google Maps.