Jon Madariaga eta Ane Iriarte garaile

Asteburu honetan ere, lasterketa ugari izan da maila ezberdinetako txirrindularientzat. Gazteenak, Anoetan, herriko festak zirela eta, hona hemen SAILKAPENAK eta ARGAZKIAK.

 

Kadeteak Urretxun aritu ziren, SAILKAPENA eta argazkiak, Ohiana Zurdok ateratakoak alde batetik, eta Jon Lizarribarrenak bestetik.

 

Nesken lasterketa, Sopelan izan zen eta Lierni Lekuonak hirugarren postua lortu zuen, junior mailan. SAILKAPENA eta Facebook-en, Iñaki Gonzalez de Herediak lasterketa honetan ateratako argazkiak elkarbanatu ditugu.

 

Bestetik, Anoetako belodromoan, Euskadiko Pistako txapelketak jokatu ziren. Ane Iriarte txapeldun izan zen junior mailan, eta Maddi Amondarain berriz, bigarren kadete mailan.

 

Azkenik, junior mailan, Jon Madariagak irabazi zuen Eibarko lasrteketa, hona hemen bere kronika:

 

Aste honetako igande goizean Eibarren izan genuen lasterketa. Oraingoz, denboraldian izan ditugunen artean, 2. luzeena: 101km zituen eta 3 mendate puntuagarri . Amaiera Unbe gainean izan zuen, lasterketako hiru mendateetako azkena ,malda gogorrez osatua; 1,5km besterik ez zuen arren, zati batean %12ko desnibela zuen eta gainerakoan %10koaren ingurukoa izango zelakoan nago. Niri amaiera ederra iruditu zitzaidan  lasterketari azken ikutua emateko.

 

Herriko plazan izan zen irteera txirrindulariontzat, Eibarko lasterketa guztietan bezala, urteroko usadioa jarraituz. Arrasateruntz joan ginan lehendabizi eta 7,5km egin bezain laster eguneko lehen ihesaldia sortu zen. Guk, Xabier San Sebastian, Mattin Salbarredi, Jon Irisarri, Andoni Mateos eta Xabier Contreras sartu genituen bertan ( Mikel eta ni pelotoiean geratu giñen kontrol lanetan). Baina, Arrasatera gerturatu ahala, ihesaldian zegoen mailak eragindako hanketako minak agertu ziren (Mattin geratu egin zen ). Hori ikustean, pelotoiko bi taldetako txirrindulari batzuk etapa garaipena urruntzen ikusi zuten eta, erritmo gogorra ezarriz, tiraka jarri ziren, pelotoia luze luze jarriz. Andoaingo eta Irunes txirrindulari elkartekoak izan ziren. Bi taldeen lan eskergagaitik, ihesaldikoak Soraluzeko ¨repetxoan¨ bertan izan genituen arren, hauek etsitzeko asmotan ez zeudela erakutsi zuten, segituan bizkortu baizuten erritmoa, berriro tartea ateraz pelotoiari. Horren ondorioz beste bi taldekide geratu zitzaizkigun atzera: Andoni eta Xabi C. .

 

Elkorrieta, lasterketako lehen mendatera iristeaz batera agertu ziren pelotoiean izkutuan zihoazen faborito nagusi batzuk, eta erasoari ekin zioten: Alex Aranburuk jo eta ahal bezain azkar hura harrapatzeko asmoz jo nuen nik ere mendate erdialdean. Lasterketa buruarekin bat egin genuen. Xabierrek bertan nintzela ikusi zuenean, seguru ginelakoan, aurrera jo zuen Mikel Irizar eta Alex Aranbururekin batera. Ni, atzerago, Julen Irizarrekin geratu nintzen. Gainean, Mikel Matxinea beste hiru aurkarirekin batera agertu zen eta seirok batera aurrera egin genuen. San Sebastianen taldea atzeman genuen eta berehala sartu ziren atzera geratu ziren gehienak ere, pelotoia osatuz berriro.

 

 

Kalbariora gerturatzen ari ginan eta taldeak erabaki bat hartu behar zuen: Xabier, Mikel edo Jonentzat tiraka jartzea hala nik aurrera jotzea. Xabier berak zuzendu zidan agindua jotzeko esanez, eta halaxe egin nuen Kalbario azpian malda tentetu bezain laster.

 

 

Orduan sortu zen eguneko ihesaldi erabakigarria. Mendatea gogorra egiten den arren, eta lasterketa asko geratzen bazen ere,  beldurrik gabe aurrera egin nuen, instant bakar batean ere atzera begiratu gabe, ez nor nuen erruedan jakiteko, ezta harrapatu ote ninduten jakiteko. Bakarrik nengoela ohartu bezain laster atzera begiratu eta Caja Rural taldeko Xabi Jauregi bertan zela ikusi nuen. Maldan behera itxarotea pentsatu nuen, horrela jeitsieretako arriskuak saiestuz.

 

Elgoibarko sarreran, Kalbarion gora aurreratu eta atzean utzi genituen bi txirrindulariak ere gurekin bat egin zuten eta, pelotoiean taldekideak egin zuten lan handiari esker, ihesaldia aurrera atera zen.
 
Pelotiarekiko minutu bateko tarteaz iritsi ginen Eibarrera, eta berdin Unbeko mendate hasierara. Kalbarion emaitza ona eman zidan taktika erabiltzea pentsatu nuen eta nik ezarri nuen erritmoa mendate azpi-azpitik, aurkariak banaka banaka atzean utziz , bakarrik ikusi nintzen arte. Garaile ikusi nintzen momentuan oraindik gogotsuago eragin nien pedalei eta garaipena neurea izan zen. Taldekideen lan handiari esker lortu nuen garaipena (Xabier San Sebastian, Jon Irisarri, Mikel Matxinea, Andoni Mateos, Xabi Contreras eta  Mattin Salbarredi). Mendiko saria ere lortu nuen azken bi mendateetako postuei esker. Lasterketako sailkapena uzten dizuet HEMEN.
(Argazkia: Jokin Aranburu)

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83

 

Los contenidos de Google Maps no se muestran debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (cookie funcional) para aceptar la Política de cookies de Google Maps y visualizar el contenido. Para más información consulta la Política de privacidad de Google Maps.