Asteburu oparoa

Lasterketa ugari eta emaitza bikainak izan dira azken asteburu honetan Oriako Txirrindulari Eskolako neska-mutilentzat.

 

Larunbatean, Maddi Amondarainek, herrian garaipen ikusgarri bat lortu zuen Emakumeen Gipuzkoako Itzuliko lehen etapan. 

 

Egun berean, eskolako gazteenak, taldekako erlojupekoan, Gipuzkoako Txapeldun izan ziren bai alebinetan eta bai infantiletan.

 

Guzti hori gutxi ez, eta egun berean, Manex Irazustak Ataungo Aia auzoan, meritu handiko bigarren postu bat eskuratu zuen kadete mailan. Oriako-Limousin izan zen gainera garaile, taldekako sailkapenean.

 

Zorionak denei eta segi horrela!

 

 

 

 


ARGAZKIAK

 

Emakumeen Gipuzkoako Itzulia. BERGARA /TOLOSA / VILLABONA-ZIZURKIL

Iñaki Lopetegi

 

IRUN, Alebin eta Infantilak

Itziar Lopetegui, Abraham Olano eta Aitor Bengoa

 

ATAUN, Kadeteak

Ohiana Zurdo

 

SEGURA, Juniorrak

Jon Lizarribar

 

Facebook-en, Oriako Txirrindulari Eskolako gunean, argazki gehiago elkarbanatu ditugu.

 

Lasterketa guzti hauen sailkapen zehatzak, HEMEN.

Eta behean, 28 kanalak prestaturiko erreportaiak eta Txirrindulariak Web taldeak Irungo irudiekin eginiko montaia:

 

 

 

 

Escribir comentario

Comentarios: 0

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83

 

Los contenidos de Google Maps no se muestran debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (cookie funcional) para aceptar la Política de cookies de Google Maps y visualizar el contenido. Para más información consulta la Política de privacidad de Google Maps.