Unai Iribar eta Limousin Cartonajes-eko kadeteen talde osoa nabarmentzen ari da aurtengo txirrindularitza denboraldian, 5 lasterketa erreskan irabazita.
Gipuzkoan aurrera doa kadeteen txirrindularitza denboraldia eta 8 lasterketa jokatu diren honetan, Ibarrako Unai Iribar nabarmentzen ari da. 8 lasterketa horietatik, 5 irabazi ditu Tolosako taldeko txirrindulariak, 5ak bata bestearen atzetik gainera. Pistan Gipuzkoako liga eta Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, errepidean hasi eta lehenengo 3 lasterketetan 4. sailkatu zen Limousin Cartonajes taldeko kidea, baina hortik aurrera 5 lasterketa irabazi ditu jarraian: Eibarren, Azpeitian, Beasainen, Ataun-Aian eta Zestoan.
Hala ere Unai Iribarrek irabazteko oso garrantzitsua da talde lana, eta gogoan izan behar da beraz garaipen horien oinarrian taldeko txirrindularien lana dagoela: Manex Irazusta, Asier Ayerza, Telmo Gartzia, Ekain Agote, Eneko Arreseigor eta Iñaki Muruak lana gogotik egiten dute gero Unaik errematatu ahal izateko. Beraz garaipen hauetan talde lanaren garrantzia nabarmendu behar da, hain zuzen ere Limousin Cartonajes behin baino gehiagotan izan baita taldekako sailkapen buruan.
Oraindik denboraldi erdia gelditzen da eta gazteek une polita bizi duten arren, eta ilusioz beterik badaude ere, harrotu gabe segi behar da lanean. Kalitate handia dute, berezko gaitasuna ere bai baina ezin da etorkizunaz ezer iradoki, lana egitea besterik ez baita gelditzen ametsak egia bihurtzeko, eta kirol gogor honetan urratsak ematen jarraitzeko.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83
Escribir comentario