
UNAI ZUBELDIA sailkatu da lehengo postuan Elgoibarko junior mailako pasaden igandeko lasterketan. Mendiko sailkapena ere bereganatu zuen txirrindulari Ibartarrak. Talde guztiaren lan txukuna eskertu du Unaiek sare sozial bidez. Maila honetan parte hartu duen bigarren lasterketan argi utzi du neguan ixil ixilik lan txukuna egin duela. Konfiantza beterik itzuli dira lasterketa ondoren.