ARKAITZ GARMENDIAK BRONTZESKO DOMINA TAFALLAN
Aste honetan jokatzen ari dira Espainiako Pistako Txapelketetak Tafallako belodromoan.
Atzokoan LIMOUSIN ORIAKOko koloreak defendatuz parte hartu zuen Arkaitz Garmendia Berastegiarrak, goizean jazarpen proban 9 garren sailkatuz eta arratsaldean scrach proban brontzezko domina bereganatu zuen. Adoretsu jokatuz probaren zati garrantsitsuenetan eta emaitza ezin hobea lortuz. Proba erdiraldea hiruko batek ihes egin ondoren, Arkaitz tropeletik irten eta laukote bat osatzea lortu zuten, atzetik Balearetako eta Valentziako selekzioko ordezkariek lan egin behar izan zuten laukotea irensteko. Hamasei itzuliren faltan, Carrascosa Estremadurako ordezkariak ihes egin eta tropelean urduritasuna ezarri zuen , azken lau itzuliren faltan Torrent Cataluniarrak eta Arkaitzek tropeletik aurreratu eta podiumneko mailak osatu zituzten. Sasoi betean iritxi da Iraileko probetara, duela aste parebat Lierniako errepideko proba irabazi eta krono igoera bikain bat bete ondoren segundu batengaitik bigarren sailkatu zen bi proben arteko sailkapen orokorrean.
LIMOUSIN ORIAKO taldeko hainbat txirrindulari izango ditugu egun hauetan pistako Espainiako txapelketetan Euskadiko koloreak defendatuz. Junior mailan Kattalin Iriondo eta kadete mailan Naroa Olano, Amaia Astarloa, Eneko Arocena eta Urko Vidal.
Oriako Txirrindulari Eskola
Amaroz 34 - B. Bajo 2
20400 Tolosa
info@oriakotxe.com
Tel.: 943 67 05 83