MEDAILA SORTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK

MEDAILA SORTA  LORTUTA ORIAKOKO TXIRRINDULARIAK

 

Tafallako  belodromoan jarri ziren jokoan pasaden astean zehar  Espainiako pistako txapelketak. Oriako txirrindulari eskolako neska mutilak izan ziren bertan eta medaila sorta lortuta bueltatu  ziren Nafarroatik. Junior mailan Limousingo mailotarekin scrach proban Arkaitz Garmendiak brontzea lortu zuen, aurretik bakarkako jazarpenean  bere denbora pertsonala hobetu  eta gogotsu ekin zion scrachari lasterketa bikaina eginez.Euskadiko selekzioarekin Limousin-ZU_K ko Kattalin Iriondok  taldekako abiaduran zilarra  eskuratu zuen. Kadete gizonezkoetan Euskadiko selekzioarekin Limousingo Eneko Arocena eta  Urko Vidalek  taldekako abiaduran  finalean denborarik hoberena egin eta urrea  lortu zuten, horrez gain, taldekako jazarpenean  brontzea eskuratu zuten. Kadete emakumezkoetan Limousin-ZU_K ko Naroa Olanok eta Amaia Astarloak taldekako jazarpenean  brontzea lortu zuten Euskadirentzat. Emaitza  bikain hauei gehitu behar dizkiegu  pistako denboraldian zehar Portugalgo nazioarteko probetan ,Pistako ligan, Pistako Kopan eta Omniun txapelketetan lortutakoak. 

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83