LIMOUSIN- GARAIPENAREN BIDEAN

GARAIPENAREN BIDEAN

Hilabete pasa da iada  errepideko denboraldiari hasiera eman diotenetik LIMOUSIN-SaldiasMigel aseguruakeko  txirrindulariek kadete eta junior mailako probetan. Neguko  lan gogorrari  etekina  ateratzen hasiak dira, gustoko dutena eginez gainera; errepidean nor baino nor lehiatzea. Hogeita hemezortzi neska-mutil ditugu errepideko lasterketetan 2021.urtean gure mailota ikus arazten.

 

Juniorrak Eibarren jarri zuten egutegia martxan; Unai Zubeldia laugarren sailkatu zen hasiera  bikaina emanez. Gerora ez da makal ibili, Azpeitiko proba gogorrean bigarren postua lortu eta  mendiko sailkapena ere eskuratu baitzuen. Taldea lan polita eginez  goruntz doala bistan da, izan ere, Oreretan lehiatu duten azken proban Unai Zubeldia podiumeko gorenean izan zen ihes eginda helmugaratu ostean. Horrez gain, Arakitz Garmendia zortzigarren sailkatu zen eta talde osoaren lan bikainaren ondoren taldekako  garaikurra Tolosara ekarri zuten. 

 

Kadete mutilak, kadete neskak eta Junior neskak  lehen aldiz Donostiako Zuatzu industrialdean antolatu zuten sarrera proban lehiatu ziren, 4,5 km-ko erlojupekoa. Kadete mutiletan LIMOUSINgo Unax Olanok bere lehen lasterketan  bigarren sailkatzea lortu zuen zentesima batzu tarteko. Neskei dagokionez ZUK-LIMOUSINgoak izan ziren podiumean. Kadeteetan; Arene Perez lehena, Ayala Serrano bigarren eta Irene Dravasa hirugarren. Juniorretan berriz ; Lur Zufiria lehengon, Naroa Olano bigarren eta Kattalin Iriondo hirugarren sailkatuz. Taldeka ere azkarrenak izan ziren.

 

Beasainen lehiatu ziren  errepideko  lehen proban, erorikoak izan ziren probaren lehen zatian eta gure taldea kaltetu zen nagusiki. Amaierako  kilometroetan Olaberriko gaina zuten igo beharra eta taldeak itsura ezin hobea eskaini zuen Igor Iriarte zortzigarren sailkatuz.

Gaztetxoak torneoko proba izan zuten hurrena Zarautzen. Lehen urteko kadeteen artean Egoi Aguirrezabala bostgarren eta Igor Iriarte zortzigarren sailkatu ziren.  Horren ondorioz, taldeka azkarrenak izatea lortu zuten. Mutilekin lehiatu ostean, gure neskak izan ziren saria eskuratu zutenak. Garazi Bergara izan zen azkarrena , Oneka Sanchez eta Ayala Serrano taldekiden aurretik. Kadete bigarren urtekoak eta neska juniorrak izan zuten aukera jarraian,  neskan artean azkarrena Lur Zufiria izan zen.

 

Kadeteak Azpeitian lehiatu duten azken proban taldeak lan gogorra egin zuen eguneko ihesaldia bertan behera botatzeko. Azken kilometroetan gainera,  igoera berri bat  sartu zieten ibilbidean eta bertan nabarmendu ziren indartsuenak. Unax Olanok garaipena lehiatu zuen taldean sprinta bideratu zuen eta bostgarren postuan helmugaratu zen eta Urko Vidal bederatzigarren sailkatu zen. Lastima taldeak egin zuen lan bikaina eta gero taldeka bigarren postuarekin gelditu beharra.

 

Bestalde, ZU-K LIMOUSIN taldeko neskek Atarrabian  izan zuten nesken arteko lasteketa martxo erdialdean, eta neguko egiraldi petralari aurre egin beharrean izan ziren. Hala ere, kadeteak  lan bikaina egin zuten. Oneka Sanchez hirugarren sailkatu zen, Ayala Serrano zortzigarren eta Irene Dravasa hamabigarren. Taldeka berriz epaileak puestometroari begira aritu beharrean izan ziren eta denbora berdinean bigarren sailkatu  ziren.

 

LIMOUSIN kartoiak, ZU-K kirol ekipaiak, Saldias Migel Aseguruak, Optimiza marketing, Irizargroup, Dissur2000 lanerako segurtasuna,Arsuaga Bizikletak, Gipuzkoako Aldundia, Zubeldia Rent  ditugu denboraldi honetan  babes  emanez.

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83

 

Los contenidos de Google Maps no se muestran debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (cookie funcional) para aceptar la Política de cookies de Google Maps y visualizar el contenido. Para más información consulta la Política de privacidad de Google Maps.