EMAITZA EZIN HOBEAK I. JAVIER GOENAGA OMENEZKOAN ETA OÑATIKO PROBAN

 

EMAITZA EZIN HOBEAK I. JAVIER GOENAGA OMENEZKOAN ETA OÑATIKO PROBAN

Pasaden uztailak 3an,Tolosako AMAROTZ auzoan kadete mailako Gipuzkoako txapelketa jarri zen jokoan. Oriako txirrindulari eskolak urtero bezala Amarotz auzoan lasterketa gogotsu antolatu zuen;aurtengoan, auzokide zen Javier Goenagaren omenezko lehen saria ospatuz. Bertan,116 partaide izan genituen, horietako 17 neska izanik.60km zituzten aurretik eta altzoko gain puntuagarri eta Ibarra-Apattako aldapa labur baina gogorrari  aurre egin behar izan zieten partaideek. 

Tropela ziztu bizian ibili zen  Alegi eta Ordizia bitarteko ibilbidean, eta azken kilometro erabakigarrien barruan; LIMOUSIN taldeko txirrindulariek erasoari ekin zioten. Altzoko lehen maldei Ander Olanok pelotoiari aurre hartuaz ekin zien, eta taldeak irentsi bezala, taldeko Nikolai Asensiok eman zion jarraipena eta mendiko saria Ibai Irisarrik eskuratu zuen. Amarotzera bidean, taldetxoak sakabanatu ziren, baina talde nagusian LIMOUSIN taldeko presentzia zen nagusi. Ibarratik apattarako bidean errepideak nor bere tokian jarri zuen. Lasterketa 38km orduko abiadan osatu zuen LIMOUSIN taldeko Urko Vidalek, tropel jarraitzaileari 3 segunduko tartea laburra ateraz.  

Bigarren sailkatua, Markel Beloki (IRIDOI) izan zen eta hirugarren Raul Ostiz (MURUZABAL). Seigarren Igor Iriarte eta zortzigarren Unax Olano LIMOUSIN taldekoak izan genituen, garailearekin batera, Gipuzkoako txapelketako podiumna osatuz.

Taldeka ere etxekoak izan ziren azkarrenak, eta nesketan Naroa Olano ZUK-LIMOUSIN taldekoa sailkatu zen lehen postuan. Jarraian, Lur Zufiria eta Ayala Serrano; hauek ere ZUK-LIMOUSIN taldekoak.

I JAVIER GOENAGA lasterketako podiumnean nagusi LIMOUSIN taldeko koloreak izan ziren beraz. Gure neska mutilak emaitza ezin hobeak lortu zituzten  Oriako Txirrindulari Eskolako  lehendakari izan genuen Javier Goenagaren omenezkoan.

Oñatin III. Olakua proban izan genituen igande arratsaldean lanean gure gazteak, 63km ibilbidea izan zuten aurretik. Lehen kilometroetan jada ihesaldiak osatu ziren, baina 40. kilometroan zegoen Untxillako gaina izan zen indartsuenak nortzuk ziren erakusteko unea. Bigarren taldean zegoen Unax Olanok ihesaldiko lagunei eraso egin eta  lasterketa burura iristea lortu zuen,  eta hirukote bat osatu zuten azken kilometroak egiteko. Minutu inguruan zituzten jarraitzaileak bigarren multzo batean. Helmuga aurreko gain puntuagarrian lehen postuan izan zen Unax Olano eta helmugako zuzengunera  metro batzuk aurreratuta  iritsi zen garaipen ederra lortuz. Horrez gain, mendiko saria ere eskuratu zuen, eta bertan ere LIMOUSIN taldeka onena izan zen. Nesketan azkarrena lasterketa bikaina egin ondoren Ayala Serrano ZUK-LIMOUSIN taldeko txirrindularia izan zen.

Asteburu borobila beraz Oriako Txirrindulariek osatu zutena. ZORIONAK !!!

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83