ZUK-LIMOUSIN GOREN GORENEAN TALDEKA

ZUK-LIMOUSIN GOREN GORENEAN  TALDEKA

 

Oriako txirrindulari eskolako neskak maila bikaina eskeintzen ari dira denboraldi honetan.Kadete mailako neskak oso fin dabiltza azken aldian, parte hartu duten azken lau lasterketetako taldekako sailkapenak lortuz.Tafallako lasterketan izan zen taldekako lehen garaipena, aurreko lasterketetan lehen postutik oso gertu ibili ondoren. Denboraldi osoan zehar egindako lana guztiaren ordainetan iritsi zitzaien bertan merezitako garaipena. Ayala Serranok 3º postua lortu zuen pelotoi nagusiari aurreratuta iritsita, eta mendiko saria ere berarentzat izan zen. Arene Perez 4º postuan sartu zen helmugan multzo nagusiari denbora emanez eta Oneka Sanchez 5º postuan.Bestalde, Junior mailako neskak oso txukun aritu ziren, apurka apurka konfiantza berreskuratuz.

 

Lizarran izan zuten hurrengo proba. Ibilbide berri bati egin zeioten aurre, eta azken kilometroetan zuten mendatean apurtu zen guztiz multzo nagusia. Melanie Dupinek aurrera egin zuen, baina multzo jarraitzailean ZUK-LIMOUSIN taldeko lau txirrindulari genituen. Helmugan Oneka Sanchez 4º sailkatu zen, Ayala Serrano 5º , Arene Perez 6º eta Garazi Bergara 9º.  Haizea Telleria eta Irene Dravasak ere oso lan polita egin ondoren helmugara iristea lortu zuten. Juniorrak berriz 80km-ko ibilbide goraberatsua zuten aurretik. Lasterketa Grozingo igoeran erabaki zen, bertan aurreratu baitziren helmugarako 20km faltan multzoko indartsuenak. Helmugan Naroa Olano 13º lekuan sartu zen eta Amaia Astarloa  19º. 

 

Ekainak 12an Espainiako kopako probara gerturatu ziren. Valladolideko kaleetan; amaiera gogor eta aldapatsu batean  Arene Perez 2º sailkatu zen, Ayala Serrano 5º  eta Garazi Bergara 18º. Bertan ziren Espainiako talde indartsuenak eta ZUK-LIMOUSIN-goak izan ziren taldeka onenak, hau da, maila handiko lorpena eskuratu zuten. Juniorrek 80km zituzten aurretik. “Paramoa” ezagutu zuten: ezohiko ibilbide mota gure neskentzat. Hala ere, oso txukun  amaitu zuten lasterketa. 

 

Nesken arteko azken lasterketa Cantabriako Solorzanon izan zuten, bertan ibilbide goraberatsuari egin zieten aurre: kadeteak itzuli bat eta Juniorrak bi itzuli.

Kadeteak, zazpigarren kilometroan zuten lehen gaintsoan lasterketa apurtu zuten, bederatzi txirrindulariko taldea osatu zen eta bertan ZUK-LIMOUSINek zuen presentzia nagusia lau txirrindularirekin. Azken mendateren aurretik sahiatu ziren lasterketa gogortzen gureak, eta horri esker Maria Filgueira Galiziarra  eta Ayala Serrano gure taldekidea aurreratu ziren igoeran. Ayala bigarren postuan helmugaratu zen, Oneka 3º, Arene Perez 5º, Garazi Bergara 7º  eta Irene Dravasa 12º, taldekako garaipena eskuratuz. Juniorren lasterketak lau gain zituen ibilbidean, bigarrena izan zen lasterketako une erabakigarria. Handik aurrera multzo nagusia lasaiago joan zen azken igoera arte . Azken igoeran oso lan polita egin ondoren Naroa Olano 5º sailkatu zen eta Lur Zufiria 10º.

 

Aurretik izango dituzte helburu desberdinak: Euskaldun torneoa, txapelketak, itzuliak…, eta emaitza ezin hobe hauek lanean jarraitzen lagunduko die. Segi lanean neskak!!!

 

Oriako Txirrindulari Eskola

Amaroz 34 - B. Bajo 2

20400 Tolosa

 

info@oriakotxe.com

Tel.: 943 67 05 83